Lergako hilarria

Lergako hilarria, Lergako estela, Lergako idazkuna, Lergako inskripzioa edo Narhungesen epitafioa, erromatarren garaiko hilarri bat da, 1960an Lergan (Nafarroa Garaian) aurkitutakoa, euskal itxurako aztarna epigrafikoak dituelako nabaria; izan ere, Umme Sahar izen itxura argiki euskaldunekoa irakurtzen da. Egun, Nafarroako Museoan dago[1].

Lergako hilarria
Jatorria
Sorrera-urteaII. mendea
Jatorrizko herrialdeaErromatar Inperioa
Ekoizpen lekuaHispania Citerior
Aurkikuntza lekuaSanta Barbara baseliza (Lerga)
Ezaugarriak
Materiala(k)hareharria
Dimentsioak125 (altuera) × 69 (zabalera) × 32 (sakonera horizontalean) cm
Hizkuntzalatina, eusko-akitaniera eta akitaniera
Idazketa-sistemalatindar alfabetoa
Kokapena
LekuaNafarroako museoa
Hispania Citerior
BildumaNafarroako museoa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaNafarroa Garaia
Koordenatuak42°49′10″N 1°38′47″W
Map

Idazkunean agertzen diren beste bi pertsona izan (antroponimo) euskararekin erlazionatuta daudela uste da: Abisunhar eta Narhunges, H (asperena) baitute, eta letra hori ez da agertzen ez iberiar testuetan ez eta zeltiberiarren artean ere. H ahoskatua euskalki guztietan zabalduta zegoen duela zenbait mende arte.

Aurkikuntza

1960an aurkitu zuten[2], Lergako Santa Barbara baseliza zaharraren hormetan sartua zegoelarik[3]. Lerga Eslabatik 5 km. exkaxera dago, eta Eslaban Santakriz erromatar garaiko hiriaren aztarnategia, eta Burdin Aroko herrixka (oraindik induskatu ez dena).

Hareharriz egina da[4] 125 zentimetro garai da, eta II. eta III. mendeen artekotzat jotzen da[5].

Erliebeak

Harriak dituen lau aldetatik, aurrekoak bakarrik du dekorazioa. Goiko frisoan zaldun bat dago bere zaldi gainean, erdian, eszena arkitektoniko bat; bi pertsona bi zutaberen artean eta lerro bateko inskripzioa duen ateburu baten azpian. Erdiko frisoaren azpian, maila bat sakonago dagoen lauki baten barruan idazkunaren zati handiena idatzi zuten[2].

Irakurketa

Transkripzioa

Alejandro Marcos Pusen arabera[2], eta Koldo Mitxelenak ontzat emana[6]:

« VM . ME . SA . HARFI

NAR . HVN . GE . SI . A . BI

SVN . HA . RI . FI . LIO

ANN . XXV . T . P . S . S

 »

Proposatzen diren irakurketak, laburdurak osatuta:

Epigrafistek estelako testua honela analizatu eta itzuli dute[7]:

« 1) Ume Sahar(i) fi(lius)
Narhungesi Abi
sunhari filio
ann(orum) XXV T(itulum) p(osuit) s(umptu) s(uo)[2]
 »
« 2) Umme Sahar(i) fi(lius)
Narhungesi Abi
sunhari filio
ann(orum) XXV t(estamento) p(osuit) s(obrino) s(uo)
 »

Proposatzen diren itzulpenak

« 1) Um.me, Sa.hari-ren semeak
Nar.hun.ge.si, Abisun.ha.ri-ren
25 urteko semeari. Bere bizkar eskaini zuen epigrafea.
[8]
 »
« 2) Umme, Saharren semeak
monumentu hau jarri dio bere lehengusuari
Narhungesi, Abisunharren 25 urteko semeari
horrek bere testamentuan eskatu zuena betez.
[9][10]
 »
« 3) “Umme, Sahar-en semeak, bere seme Narhunges Abisunhar-i” (edo “bere seme Narhunges abisunhar-i”, abisunhar ezizena delarik) ........ [11]
 »

Koldo Mitxelenak azaldu zuen zergatik goiko lerroko testua "Ume, Zaharren semea" gisan irakur eta itzul zitekeen.[6] Orduña Aznar epigrafistak ere bi izen direla uste du, nahiz eta "Sahar"-ek genitiboaren (noren) marka eduki beharko lukeen gramatikalki zuzena izateko[11]. Carmen Castillok[12], Fernando Fernández Palaciosek[13] eta Joakin Gorrotxategik, besteak beste, izen bakarra dela uste dute.

Erreferentziak

  1. Etxeleku, Iñaki. Artxiboak euskaraz mintzo. Iparraldeko Hitza, 2019-5-31, iparraldekohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  2. (Gaztelaniaz) Marcos Pous, A.. (1960). «Una nueva estela funeraria hispanorromana procedente de Lerga (Navarra)» Principe de Viana (21): 319-333..
  3. Koldo Mitxelena. Textos arcaicos vascos. § 1.12.
  4. (Gaztelaniaz) Marco Simón, Francisco. (1979). «Las estelas decoradas de época romana en Navarra» Trabajos de arqueología Navarra (Zaragozako unibertsitatea) 1: 205-250..
  5. «Universitarios en prácticas guiarán visitas en el Museo de Navarra hasta el próximo mes de abril» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  6. (Gaztelaniaz) Mitxelena Elissalt, Koldo. (1961). «Los nombres indígenas de la inscripción hispano-romana de Lerga (Navarra)» Príncipe de Viana (Nafarroako Gobernua. Kultura, Kirola eta Gazteria departamentua) 22: 74. ISSN 0032-8472. (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  7. «Umme Sahar, Lerga» (PDF) Nafarroako Euskararen Mediateka (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  8. Larrañaga Elorza, Koldo. Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta Agiriak, UNED-Bergara, 1988, 304 or., 140 zk. (Klasikoen gordailuaren bidez)
  9. (Gaztelaniaz) Canto, Alicia M. ª. (1997-12-30). «La tierra del toro. Ensayo de identificación de ciudades vasconas» Archivo Español de Arqueología 70 (175-176): 31–70.  doi:10.3989/aespa.1997.v70.256. ISSN 1988-3110. (Noiz kontsultatua: 2018-07-29).
  10. (Gaztelaniaz) Canto y de Gregorio, Alicia M.. (2018). «La Arqueometría y la autenticidad de los óstraka de Iruña-Veleia – Arqueologia, Historia Antigua y Medieval - Terrae Antiqvae» terraeantiqvae.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-29).
  11. (Gaztelaniaz) Orduña Aznar, Eduardo. (2020). «Nueva Interpretación de la Inscripción Funeraria de Lerga» Liburna: 173-185. ISSN 1889-1128..
  12. (Gaztelaniaz) Castillo, Carmen; Gómez-Pantoja, Joaquín L; Mauleón, María. Inscripciones romanas del Museo de Navarra. Nafarroako Frou Aldundia. Vianako Printzea Erakundea ISBN 84-235-0509-X..
  13. (Gaztelaniaz) Fernández Palacios, Fernando. (2010). «Casos y cosas peninsulares relacionadas con la denominada onomástica “vasco-aquitana”» Palaeohispanica. Revista Sobre Lenguas Y Culturas De La Hispania Antigua 10: 363-378.  doi:https://doi.org/10.36707/palaeohispanica.v0i10.113..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.