Lerdeki arrosa

Lerdeki arrosa (Gomphidius roseus) Gomphidiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri kaskarra da eta ez da sukaldean erabiltzen.

Lerdeki arrosa
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaGomphidiaceae
GeneroaGomphidius
Espeziea Gomphidius roseus
Oudem., 1867
Datu orokorrak
OstalariaSuillus bovinus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel laua
 
himenioa dekurrentea da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora beltz marroixkak dauzka
 
bizkarroia da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

Kapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, haragitsua, hasieran ganbila, ondoren zabaldu egiten da, erdian hondoratu samarra, kamutsa, apur bat likatsua, distiratsua, kolorea gorri-arrosakara bizia du, perretxikoan gainerakoa zurixka da eta nabarmen ikusten da.

Orriak: Zabal, lodiak, dekurrenteak, hasieran zuriak, ondoren gris-biolazeoak bihurtzen dira, esporen kolorea dela eta.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 3 - 4 x 0,5 - 1 cm-koak, oinarrirantz mehetua, betea, zurixka, arrosakara ñabardurekin eta oinarri horixkarekin. Gaztetan errezel likatsu eta zurixkarekin, zahartzean oinaren goialdean esporen kolorez tindatutako eraztun irregular batean gelditzen da.

Haragia: Sendoa, zurbila, pixka bat arrosaz tindatua, batez ere kapelaren azalaren azpian, oinaren oinarrian berriz hori kolore arin bat izaten du; usain gabea eta zapore leunekoa.[2]

Etimologia: Gomphidius terminoa grekotik dator eta iltze baten antzekoa esan nahi du. Roseus epitetoa latinetik dator, arrosaren kolorea esan nahi duen "roseus" hitzetik

Jangarritasuna

Jangarri kaskarra, eta urria denez hobe ez jasotzea.[3]

Nahasketa arriskua

Kapelaren kolore gorri-arrosa bizia eta orri zurixkak dituelako gaztetan, oso zaila da beste Gomphidius batzuekin nahastea. Gomphidius maculatus da antzik gehien duena, honek kapela eta orriak arrosa zurbil kolorekoak ditu.[4]

Sasoia eta lekua

Udaren amaieran eta udazkenean, koniferoen basoetan, batez ere pinudietan, ia beti Suillus bovinus onddoarekin batera. [5]

Banaketa eremua

Europa.

Espeziearen egoera

Aranzadi Elkartearen arabera, lerdeki arrosa desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[6] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 93 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel.. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 182 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 469 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 580 or. ISBN 84-87997-86-4..
  6. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.