Lepuzain
Lepuzain[1][lower-alpha 1] Orbaibarrako Oloritz udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Erdialdea eskualdean.
Lepuzain | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Erdialdea |
Udalerria | Oloritz |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Lepuzain |
Posta kodea | 31395 |
Herritarra | lepuzaindar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°36′30″N 1°37′04″W |
Garaiera | 576 metro |
Distantzia | 28,3 km (Iruñetik) |
Demografia |
Bertako biztanleak lepuzaindarrak ziren.
Izena
Lepuzain beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Lepuzáin ("lepuzzáin" ahoskatua)
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Lepuçayn (1264)
- Lepucayn (1349)
- Lepuçayn (1366)
- Lepuzain (1534)
- Lepuzain (1706)
- Lepuzain (1802)
- Lepuzain (1930)
- Lepuzain (1996)
Historia
1366an su kapare bakarra zuen eta 1646an bi. 17 biztanle zituen 1786an, 8 1857an, 15 1858an, 10 1887an, 6 1930ean, 4 1940an eta 1950ean eta 3 1960an. Ez da ondorengo izendegietan agertzen.
1835-1845eko udal-erreformen arte, Orbaibarrena izan zen, baina administrazio-unitate hori desagertu zenean, Leotz udalerrian sartu zen, eta, ondoren, Oloritzen.
Ondasun nabarmenak
- San Petri eliza, XII. mendean eraikitako kristiau eliza, erromaniko estiloan.
Oharrak
- /lepus̻áin/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza hirugarren silaban
Erreferentziak
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- «Lepuzain - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.