Lepontiera
Lepontiera antzinako hizkuntza zelta izan zen, K.a. 550-100 bitartean Rhetian eta Galia Zisalpinoan mintzatu zena, Alpeetan.[1][2] Aditu batzuek Galieraren aldaeratzat jo arren, gehienek hizkuntza ezberdintzat hartzen dute.[3][4] Po ibaiaren iparraldean tribu zeltak hedatu zirenean Galierak ordezkatua, azken kolpea latinak eman zion, Erromatar Errepublikaren garaian.
Lepontiera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hiztunak | Hizkuntza hila |
Eskualdea | Galia Zisalpina |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza zeltak hizkuntza zelta kontinentalak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua eta hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa | Etruscan alphabet (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | xlp |
Glottolog | lepo1240 |
IETF | xlp |
Idazkunak
140 idazkun inguru aurkitu dira Italiako iparraldean eta Suitzako Ticino kantonamenduan. Haien bitartez, Luganoko alfabetoa deitutakoa finkatu ahal izan da:
- π π π π π π π π π π π π π π π π π
Luganoko alfabetoak ez zituen ezberdintzen herskari ahostunak eta ahoskabeak; beraz, π /b/ edo /p/ izan daiteke; π, /t/ edo /d/; eta π, /g/ edo /k/. π /u/ eta π /w/ ezberdintzen ziren. π, ziur aski, /t/-rako erabiltzen zen, eta π /g/-rako. Alpeetako beste tribu batzuek ere erabili zuten alfabeto hori.[5]
Erreferentziak
- LinguistList: Lepontic
- Koch, John T.. (2005). Celtic culture: a historical encyclopedia. ABC-CLIO ISBN 978-1-85109-440-0..
- Kruta, Venceslas. (1991). The Celts. Thames and Hudson, 55 or..
- Stifter, David. (2008). Old Celtic Languages. , 12 or..
- Perdicoyianni-Paleologou, Helene. AnΓ‘lisis LingΓΌΓstico de Las Antiguas Lenguas Celtas. worldhistory.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-28).