Lepiota helveola

Lepiota helveola Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa. Sindrome parafaloidianoa.

Lepiota helveola
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLepiota
Espeziea Lepiota helveola
Bres., 1882
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa askea da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
hilgarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoa: Lepiota pseudohelveola.

Deskribapena

Kapela: Oso txikia. 3,5 cm arteko diametrokoa (kapelatik bereiz daitekeen oina). Erdiesferikoa edo laua, irregular samarra, ertz flokosoarekin eta erdian titi batekin. Kapelaren azala ezkatatsua, trinkoagoa erdian, kobre koloreko tonuekin, gorrixkekin edo moreekin.

Orriak: Libreak (lepoko bat uzten dute), itxiak, ugari eta zuriak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Luzea (6 cm artekoa), barnehutsa, zuntzezkoa, erraboilduna, zuri-kobre kolorekoa, ezkata zuriekin eta kobre koloreko ertza dutenak behealdean. Eraztun iheskorra, zuntzezkoa, estua, gutxi garatua. Errezel gabe.

Haragia: Titiaren azpian zuria eta gorritua eta oinaren kanpoaldean, ebakitzean gorrixka bihurtzen da. Irinaren usainekoa. Espora-jalkina zuria.[2]

Etimologia: Lepiota terminoa grezierazko "lepis" "lepidos" hitzetik dator eta "oús eta otós ear" hitzetatik, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa.

Toxikotasuna

Toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua

Lepiota brunneoincarnata txikien zuri taldekoa da, oso toxikoak. Lepiota josserandii delakoaren antzekoa da (espora handiagoak ditu). Lepiota pseudohelveola espezieak ekologia eta mikroskopia desberdinak ditu. Macrolepiota procera jangarriaren antza ere badu, baina askoz handiagoa da.[4]

Sasoia eta lekua

Udazkenean, uda erditik aurrera. Espezie hau ez da ugaria, baina Iberiar penintsula osoan dago.[5]

Banaketa eremua

Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Mexiko, Brasil, Kuba, Europa, Turkia, Errusia, Himalaiako eremua, Kanbodia, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Hegoafrika.[6]

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 286 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 151 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  6. Lepiota helveola: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.