Lepantoko gudua
Lepantoko gudua[2] berebiziko garrantzia izan zuen itsas gudua izan zen, 1571ko urriaren 7an gertatu zena Lepantoko golkoan, Naupakto hiriaren parean (modu erratuan Lepanto deitua), Peloponeso eta Epiro artean kokatua, Grezia kontinentalean.
Lepantoko gudua | |||
---|---|---|---|
Otomandar-veneziar gerra (1570–1573) | |||
Data | 1571ko urriaren 7a | ||
Lekua | Patrasko golkoa | ||
Koordenatuak | 38°12′N 21°18′E | ||
Emaitza | Liga Santuaren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Gudu honetan turkiar otomandarrek kristau koalizio baten aurka borrokatu zuten, Liga Santua deitua, Espainiako Erresumak, Veneziako Errepublikak, Genovako Errepublikak, Maltako Ordenak, Savoiako Dukerriak eta Aita Santuen Lurraldeak osatutakoa. Kristauak garaile irten ziren, soilik 30 galera turkiar salbatu zirelarik. Honela, turkiarren espansionismoa geldiarazi zen mendebaldeko Mediterraneo itsasoan zehar. Gudu honetan Miguel de Cervantesek parte hartu zuen, zauritua izan zena, bere ezkerreko eskuaren mugikortasuna galduz, honen ondorioz "Lepantoko besomotza" ezizena jaso zuelarik. Idazle honek, gudu hartan borrokatu izanaz oso harro zegoena iraganeko mendeek ikusi zuten eta datozenek ikusiko duten aldirik gailen eta gogoangarriena bezala adierazi zuen.
Aurrekariak
Liga Santuaren aurrekariak
1570ean lasaitasunezko zenbait urteren ondoren, turkiarrek espantsio bat hasi zuten Mediterraneo Ekialdeko zenbait veneziar portu erasoz. Zipre 300 ontzirekin eraso eta Nikosia setiatu zuten.
Veneziak potentzia kristauei laguntza eskatu zien, baina soilik Pio V.a aita santuak erantzun zien. Aita Santuak Espainiako erregea ere konbentzitu ahal izan zuen lagun zezan, eta turkiarren aurka borrokatzeko armada bat osatu zen. Armada hau Sudako portuan bildu zen, Kretako Kandia uhartean.
- Veneziaren aldetik 136 galera, 11 galeaza eta 14 ontzi zeuden, Jeronimo Zanne, Antonio de Canale eta Jacobo Celsiren agindupean.
- Aita Santuaren armada Marco Antonio Colonnaren agindupeko 12 galeraz osatua zegoen.
- Filipe II.a Espainiakoak Joan Andrea Doriak (hildako Andrea Doriaren iloba zena) zuzendutako 50 galera eman zituen, Colonnaren aginduetara jarri behar zuena.
Erreferentziak
- Geoffrey Parker, The Military Revolution, p. 88
- EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak