Lepa Radić

Lepa Svetozara Radić (serbieraz: Лепа Светозара Радић; Gašnica, Jugoslaviako Erresuma, 1925eko abenduaren 19a - Bosanska Krupa, Kroaziako Estatu Independentea, 1943ko otsailaren 8a) serbiar jatorriko jugoslaviar partisanoa izan zen. 1951n hil osteko Herriaren Heroiaren Ordena esker oneko bereizgarria eman zioten ardatzeko potentzien aurkako erresistentzia mugimenduan izan zuen eginkizunagatik.

Lepa Radić

Bizitza
JaiotzaGašnica (en) Itzuli, 1925eko abenduaren 19a
Herrialdea Jugoslaviako Erresuma
HeriotzaBosanska Krupa (en) Itzuli, 1943ko otsailaren 8a (17 urte)
Hobiratze lekuaezezaguna
Heriotza moduaheriotza zigorra: urkatzea
HiltzaileaHirugarren Reicha
Hezkuntza
Hizkuntzakserbiera
Jarduerak
Jarduerakpartisanoa
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraYugoslav Partisans (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakWorld War II in Yugoslavia (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Jugoslaviako Komunisten Liga

Urkatuta erail zuten Bigarren Mundu Gerran zehar Alemaniako tropen aurka tiro egiteagatik. Hil aurretik, urkamendian zegoela, bahitzaileek bizia salbatzeko aukera eman zioten baldin eta bere kamaradak eta buruzagiak nor ziren ezagutarazten bazuen. Honek bahaitzaileen eskaintza onartu ez, eta erantzun zien ez zela traidore bat eta ezagutuko zituztela bere heriotzagatik mendeku hartzera joango zirenean.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.