Leotz
Leotz[3][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri-barruti bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Erriberriko merindadean eta Erdialdea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 34,5 kilometrora. Altuera 473 eta 1070 metro artekoa da, eta 96,23 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 211 biztanle zituen.
- Artikulu hau Orbaibarreko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Leotz (argipena)».
Leotz | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||||||||||
Leotz kontzejuko enparantza | |||||||||||
| |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | ||||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||||
Merindadea | Erriberri | ||||||||||
Eskualdea | Erdialdea | ||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Nafarroa | ||||||||||
Barrutia | Tafalla | ||||||||||
Izen ofiziala | Leoz / Leotz | ||||||||||
Alkatea (2019-2023) | Amaia Ruiz Marcolain (Leotz Bizirik) | ||||||||||
Posta kodea | 31395 | ||||||||||
INE kodea | 31150 | ||||||||||
Herritarra | leoztar | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°36′03″N 1°33′59″W | ||||||||||
Azalera | 96,23 km² | ||||||||||
Garaiera | 473-1070 metro | ||||||||||
Distantzia | 34,5 km (Iruñetik) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 211 (2023: −9) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 2,19 biztanle/km² | ||||||||||
Zahartzea[1] | % 18,51 | ||||||||||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 51,28 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera[1] | % 82,35 (2011) | ||||||||||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Langabezia[1] | % 4,97 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Eremua | eremu mistoa | ||||||||||
Euskaldunak[1][2] | % 28,20 (2018: %13,01) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1847 (independentzia) | ||||||||||
Webgunea | www.leoz.es |
Udalerri hori Orbaibar udalerria desegitean sortu zen, Leotz ibaiaren ibarreko herriak elkartuz, Orisoain, Barasoain edo Garinoainen ez bezala, ezin baitzuten udalerri propiorik osatu, behar adina biztanle ez zituztelako. Gaur egun, hiru kontzejuk (Iratxeta, Leotz eta Olleta) eta bederatzi lekuk (Amatriain, Artariain, Benegorri, Bezkitz, Makirriain, Munarrizketa, Santsoain, Santsomain eta Uzkita) osatzen dute.
Bertako biztanleak leoztarrak dira.
Izena
Leotz beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Leoz
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[4]
- Leioz (1144)
- Lioz (1146)
- Leyoz (1264)
- Leotz (1268)
- Leoz (1366)
- Leoz (1534)
- Leozerana (1802)
- Leoz (1945)
- Leotz (1974)
- Leotz (1997)
Etimologia
Udalerriak izen bereko kontzejutik hartzen du izena.
Leotz izenak "Lei izeneko pertsona baten jabetzako lekua" (lei + -otz) esan nahi du. Lehenengo elementua, Lei, identifikatu gabeko pertsonaren izena da, eta bigarrena, propietatea adierazten duen atzizkia. Jatorriz euskara da. Gaztelaniazko bertsioa jatorrizko izena bere fonetika-arauetara egokitzea da.
Ezaugarriak
Armarria
Leozko armarriak honako blasoi hau du:[5]
« | Hondo hori batez eta aurrean zuhaitz berde batez osatuta dago, lurrean txertatuta eta erbi-txakur zuri batekin, bere enborrari kate batez lotuta. | » |
Bandera
Leozko banderak Leozko armarria dauka hondo gorri baten gainean.
Geografia
Leotz Erdialdea eskualdean dago, Orbaibar ibarrean.
Inguru naturala eta kokapena
Erriberriko merindadeko herria, merindadeko ipar-ekialdean dago. Herrira heltzeko lehenengoAP-15 autobidea eta ondoren, Oloritz eta Orisoain bitarteko errepidea hartu behar dira.
Klima eta landaredia
Klimaren ezaugarri mediterraneoak bai batez besteko tenperaturan (12,5 gradu) bai batez besteko prezipitazioetan (600-900mm batez beste) ikusten dira. Aldaketa termikoa handia da, eta 20 gradurainoko aldea egon daiteke udaberriko eta udazkeneko egun askotan. Udan bi hilabete idor izaten dira, uztaila eta abuztua. Urteroko egun euritsuak 80 eta 100 bitartean dira.
Gizakiaren eragina dela eta, jatorrizko basoen azalera asko gutxitu da, eta mantendu den guneetan ameztiak nabarmentzen dira. Horrez gain, XIX. mendetik aurrera egindako birlandaketen ondorioz, Austriatik ekarritako pinu lariziarren (Pinus nigra) eta beltzen 351 hektarea daude.
Estazio meteorologikoa
Leotzen ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Barasoain pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 524 metrora, Nafarroako Gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]
Datu klimatikoak (Barasoain, 1975-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 20.0 | 22.0 | 27.0 | 29.0 | 36.0 | 40.0 | 42.0 | 41.0 | 37.0 | 31.0 | 25.0 | 18.0 | 42.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.2 | 10.9 | 14.3 | 16.1 | 20.6 | 25.3 | 28.4 | 28.7 | 23.8 | 18.6 | 12.6 | 9.5 | 18.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.4 | 6.4 | 9.1 | 10.7 | 14.7 | 18.8 | 21.4 | 21.8 | 17.9 | 13.8 | 8.6 | 5.7 | 12.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.6 | 1.9 | 3.9 | 5.3 | 8.7 | 12.2 | 14.4 | 15.0 | 12.0 | 8.9 | 4.6 | 2.0 | 7.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -7.5 | -9.0 | -10.0 | -3.0 | 0.0 | 2.0 | 7.0 | 7.0 | 2.0 | -3.0 | -7.0 | -11.0 | -11.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 44.2 | 34.6 | 41.8 | 66.6 | 55.1 | 42.6 | 25.3 | 28.8 | 43.9 | 54.3 | 59.9 | 51.7 | 548.8 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 46.0 | 22.0 | 44.0 | 40.0 | 42.0 | 38.5 | 39.0 | 86.0 | 95.0 | 44.0 | 53.0 | 40.0 | 95.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 10.5 | 9.0 | 8.0 | 10.7 | 10.5 | 6.4 | 5.1 | 4.9 | 5.4 | 9.8 | 11.4 | 10.9 | 102.5 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.9 | 1.1 | 0.9 | 0.3 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 1.2 | 4.7 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Banaketa
Leotzek 3 kontzeju ditu:
Gainera, beste 9 leku batzuk ere badaude, hala nola:
Azkenik, udalerrian 4 herri hustu daude:
Historia
Orbaibarrena da, banaketa administratibo honek iraun zuen bitartean bertako kide izan baitzen. Gero, 1835-1845eko erreformekin, udalerria sortu zen. Ondoren, 1847an, Amatriain, Artariain, Benegorri, Bezkitz, Iratxeta eta Olleta udalerrri-ohiak gehitu zitzaizkion, eta Orisoain eta Oloritz banandu zen.
Orbaibarreko ia herri guztiak bezala, erreforma horiek ere Iruñeko merkatuko alkatearen eskumenekoak ziren. Ondoren, gainerakoak bezala erregimen komunaren menpe geratu ziren.
1970eko hamarkadan, biztanleria gehiena galtzean, Santsoain udalerria desegin, eta haren lurrak Leotzek hartu zituen
Demografia
2023 urteko erroldaren arabera 211 biztanle zituen Leotzek.[8]
1842 | 1857 | 1860 | 1877 | 1887 | 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 | 2021 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
799 | 1252 | 1303 | 1114 | 1147 | 1106 | 1127 | 1116 | 1068 | 1013 | 875 | 771 | 527 | 260 | 142 | 196 | 248 | 262 | 226 |
Ekonomia
Udalerriaren jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza da. Azken urteetan, landa turismoa garatu da eta horrela gaur egun hiru landetxe daude: Artadi Etxea, Enara Etxea eta Arkuaren Etxea. Bestalde, landatutako lurren azalera asko hazi zen XX. mendean, Nafarroako herri gehienetan bezala eta horrela, 1896an 1500 hektarea lantzen ziren eta 1950ean, berriz, 2108. Landatzen diren laboreen artean, sekain lurreko zerealak eta mota askotako zuhaixkak eta mahastiak daude. Abeltzaintzak garrantzi txikia izan du beti eta 1906an 364 behi, 50 zaldi, 75 asto eta 5225 ardi zeuden arren, 1982an kopuru hori erdira murriztu zen.
Lur komunak erroldaturiko lurren %35 dira, eta basoen %90, larreen %25 eta laborantza lurren %10. Industria ibarrean dagoen eraikuntza enpresara mugatzen da eta zerbitzuak ibarreko kontzeju handienetan dauden taberna eta dendetara. Herritar gehienek Iruñeko, Tafallako eta Erriberriko industrialdeetan egiten dute lan.
Parke eolikoak
Udalerriaren hego-ekialdean, Olleta kontzejutik bost kilometrora, Nafarroako Gobernuak 1990eko hamarkadan eraikitako parke eolikoa dago. Horrez gain, Gerindako mendilerroan "Peña Blanca I" eta "Peña Blanca II" izeneko parke eolikoak daude, Leotzen eta Tafallaren arteko mugan. Instalaturiko potentzia hiruren artean 64,26 megawattekoa da.
Horrez gain, udalerriaren hegoaldean, Ezporogi eta Ibargoiti bitartean, "Ibargoiti" izeneko parkea dago, instalaturiko potentzia 28,08 megawattekoa da.
Politika
Leozko udaletxea herrigunean dago. Udalbatza udalerriko alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Amaia Ruiz Marcolain da, Leotz Bizirikeko hautagai gisa aurkeztu zena.
Udal hauteskundeak
Alderdia | Legealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1979 | 1983 | 1987 | 1991 | 1995 | 1999 | 2003 | 2007 | 2011 | 2015 | 2019 | |
Leotz Bizirik | - | - | - | - | - | - | - | - | 4 | 5 | 7 |
Hiru Erreka | - | - | - | - | - | - | - | - | 2 | 2 | - |
Nafar Herriaren Batasuna | - | - | - | - | - | - | - | - | 1 | 0 | - |
Leozko Hautesle-elkarte Independentea | - | - | - | - | 5 | 5 | 5 | 5 | - | - | - |
Leozko Udalako Talde Independentea | - | - | - | - | - | - | 2 | 2 | - | - | - |
Nafarroako Independenteak | - | - | - | - | - | 2 | - | - | - | - | - |
Leozko Independenteak | 3 | 4 | 3 | 5 | - | - | - | - | - | - | - |
Foru Batasun Demokrata | - | 1 | 2 | - | - | - | - | - | - | - | - |
Zentro Demokratikoaren Batasuna | 2 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Ezkerren Nafar Batasuna | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Foru hauteskundeak
Hauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:
|
|
Udala
Udalaren egoitza eta udaletxea Iratxeta udalburuan dago.
Udaletxea eliza eta frontoiaren aurrean dago, antzina eskola moduan erabiltzen zen eraikin batean. 1930eko hamarkadan eraiki zen, eta XX. mendean berriztu zen azkeneko aldiz. Eraikinak beheko solairua eta horren gaineko lehen solairu bat dauzka. Fatxada nagusia margoturik dago, eta udal bulegoez gain, herriko maisuaren etxebizitza dago bertan.
- HELBIDEA: Doneztebe kalea, 26 (Iratxeta)
Egungo banaketa
Leozko Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Amaia Ruiz Marcolain da, Leotz Birizirk zerrendakoa. Zinegotziak 4 daude:
- Ainhoa Mateo Moriones (Leotz Bizirik)
- Celia Raquel Recalde Murillo (Leotz Bizirik)
- Alberto Irisarri Ojer (Leotz Bizirik)
- Francisco Javier Arizcuren Zaratiegui (Leotz Bizirik)
Alkateak
1979tik, Leotzek 7 alkate izan ditu:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[9] | |
Jose Luis Guillen Sola | 1979 | 1983 | Leozko Independenteak | |
Jose Luis Agorreta San Martin | 1983 | 1995 | Leozko Independenteak | |
? | 1995 | 2003 | Leozko Hautesle-elkarte Independentea | |
Endika Zabalza Murillo | 2003 | 2011 | Leozko Hautesle-elkarte Independentea | |
Ramon Muruzabal del Castillo | 2011 | 2015 | Leotz Bizirik | |
Arrate Febrero Vadillo | 2015 | 2019 | Leotz Bizirik | |
Amaia Ruiz Marcolain | 2019 | jardunean | Leotz Bizirik |
Garraioa
Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 330 331 eta 332 lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi.
|
Autobus zerbitzuak lan egin dezan, 330 331 eta 332 lineak eskariaren araberako lineak baita, bidaia aurreko eguneko 19:00ak baino lehen erreserbatu behar da.
Kultura
Euskara
XVI. mendearen amaieran (1587) lurralde euskaldunean sartuta zegoen. Bi mende geroago ere (1778) ohikoa zen euskara.
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Leotz atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[10]
Koldo Zuazok, 2010ean, Leotz ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[11]
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Leotz eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %15,04k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 15,10k eta 2018n % 28,20k. Euskal hiztun gehien dituen Erriberriko merindadeko udalerria da.
2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta eremu mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Untzue) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako Parlamentuan. Nafar Herriaren Batasuna ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, Nafarroako Alderdi Sozialistaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena.[12]
2009ko urtarriletik udalerriaren izen ofiziala Leoz <> Leotz da.
2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.
Hezkuntza
Leotzek ez du eskolarik gaur egun, eta hori dela eta, Orbaibar ibarrean bizi diren umeek Tafallako eskoletara joan behar dute. Udalak umeak garraiatzeko taxi bat erabiltzen du. XX. mendean zehar biztanleriaren bi heren galdu ostean, pixkanaka egoera hobetuz doa, eta Iratxetan 30 urtean umerik jaio ez zen arren, azken hamar urteetan sei ume jaio dira. Artariainen bost bikote gazte bizi ziren 2008an, eta Benegorrin beste bi ume daude.
Baliteke etorkizunean, Leotzen eskola zabaldu behar izatea, demografia hobetuz doan heinean.
Jaiak
- Santsomaingo San Petriko jaiak, ekainaren azken asteburuan
- Makirriaingo Santa Katalinako jaiak, abuztuaren hirugarren asteburuan
- Iratxetako San Estebango jaiak, abuztuaren hirugarren asteburuan
- Benegorriko San Bartolomeko jaiak, abuztuaren laugarren asteburuan
- Amatriaingo Done Eztebeko jaiak, abuztuaren azken asteburuan
- Artariaingo San Joango jaiak, abuztuaren azken asteburuan
- Leozko Natibitateko Andre Mariaren jaiak, irailaren lehengo asteburuan
- Olletako Jasokundeko Andre Mariaren jaiak, irailaren lehengo asteburuan
- Santsoaingo Jasokundeko Andre Mariaren jaiak, irailaren bigarren asteburuan
Ondasun nabarmenak
- Amatriaingo San Esteban eliza, XIII. mendean eraikitako krisitiau eliza.
- Amatriaingo jauregia, Erdi Aroko jauregia
- Amatriaingo eta Artariaingo San Pelaio baseliza, XVII. mendean eraikitako kristiau baseliza.
- Artariaingo San Joan eliza, XII. mendean eraikitako krisitiau eliza.
- Benegorriko San Bartolome eliza, XII. mendean eraikitako krisitiau eliza, erromaniko estiloan.
- Bezkizko San Andres eliza, XII. mendean eraikitako krisitiau eliza, erromaniko estiloan.
- Iratxetako San Esteban eliza, XII. mendean eraikitako krisitiau eliza.
- Iratxetako garaia, XII. mendean eraikitako ibarreko garai tradizionala.
- Leozko Natibitateko Andre Mariaren eliza, XII. mendean eraikitako krisitiau eliza.
- Leozko jauregia, Erdi Aroko jauregia.
- Makirriaingo Santa Katalina eliza, XIII. mendean eraikitako krisitiau eliza, gotiko estiloan.
- Makirriaingo jauregia, Erdi Aroko jauregia.
- Munarrizketako San Bartolome eliza, XII. mendean eraikitako krisitiau eliza.
- Munarrizketako jauregia, Erdi Aroko jauregia.
- Olletako Jasokundeko Andre Mariaren eliza, XII. mendean eraikitako krisitiau eliza, erromaniko estiloan.
- Olletako Gerindako errota, XVII. mendeko haize-errota, 1995ean berreraikia.
- Santsoaingo Jasokundeko Andre Mariaren eliza, XIII. mendean eraikitako krisitiau eliza.
- Santsomaingo San Petri eliza, XII. mendean eraikitako krisitiau eliza, gotiko estiloan.
- Santsomaingo jauregia, Erdi Aroko jauregia.
- Uzkitako San Klemente eliza, XIII. mendean eraikitako krisitiau eliza.
Leoztar ospetsuak
- Montxo Armendariz (1949-), zinemagile.
Irudiak
- Olletako enparantza
- Santsoaingo garbitokia
Oharrak
- /le.ót͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban
Erreferentziak
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- «Leotz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- .
- Barasoaingo estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- «Leotz» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- Euskarakultur.com webguneko albistea.