Leopoldo Zugaza
Leopoldo Zugaza Fernández (Durango, 1932 - Durango, 2022ko azaroaren 2a) argitaletxe, kultur sustatzaile eta historialaria izan zen. Miguel Zugazaren aita zen, kultur arloko beste pertsonaia nabarmen bat, hamabost urtez Madrilgo Prado Museoa zuzendu zuena.[1]
Leopoldo Zugaza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Durango, 1932 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | 2022ko azaroaren 2a (89/90 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Carmen Miranda |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | editorea eta kultura-ekintzailea |
Jasotako sariak |
Biografia
1964an Gerediaga Elkartearen sortzaileetako bat izan zen, sei urte lehenago elkartearen estatutuak idatzi zituenfrankismoaren erregimen politikoaren testuinguruan, 1965ean, elkarte honek (Leopoldo Zugazaren proposamenez) Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka jarri zuen martxan, gaur egun ere egiten jarraitzen duena eta euskalgintzako urteroko kultur ekitaldi garrantzitsuena dena.
Zarauzko PhotoMuseoa, Durangoko Arte eta Historia Museoa, Gaiak aldizkaria edo Manuel de Larramendi Institutu Bibliografikoa bultzatu zituen ere.[2]. Bere zuzendaritzapean De Re bibliographica argitaratu da 2007 urtetik lehenengo aroan eta 2011tik egungoan, euskal bibliografiaren ingurukoa.
Bizkaiako Aurrezki Kutxako Kultura Saileko aholkulari eta Bilboko Arte Eder Museoko Patronatuko kide ere izan zen. Erakunde honetan presidenteorde kargua izan zuen eta hainbat hobekuntza proposatu zituen herrialdeko museoetan berriberriak zirenean, hala nola liburutegia eta artxiboa eta obra grafikoko kabinete bat ezartzea.
Sariak eta Aitortzak
- 2016an Arte Ederretan Merezimenduaren Urrezko Domina dago [3]
- 2018an Photospañak emandako Bartolome Ros Saria [4].
- 2020an, Laida Lertxundi eta Pello Irazurekin batera, Eusko Jaurlaritzaren Gurea Artea Saria eman zioten "sorkuntzaren alde". [5]
Erreferentziak
- «Leopoldo Zugaza hil da, Gerediaga Elkartearen eta Durangoko Azokaren sustatzailea» Berria 2022-11-2 (Noiz kontsultatua: 2022-11-8).
- SARASOLA, Ainhoa .- Kultur sustatzaile nekaezinaBerria egunkarian argitaratutako heriotza oharra 2022ko azaroaren 3an
- «Leopoldo Zugaza, Pello Irazu y Laida Lertxundi se alzan con los premios Gurea Artea» El Correo 22 de julio de 2020.