Leopoldo Torre Nilsson
Leopoldo Torre Nilsson (Buenos Aires, Argentina, 1924 - ib., 1978) argentinako zinemagilea izan zen.
Leopoldo Torre Nilsson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Buenos Aires, 1924ko maiatzaren 5a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Buenos Aires, 1978ko irailaren 8a (54 urte) |
Hobiratze lekua | La Chacarita hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: hezurretako minbizia |
Familia | |
Aita | Leopoldo Torres Ríos |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria eta gidoilaria |
torrenilsson.com.ar | |
|
Zuzendari berri askoren filmak ekoiztu zituen; Argentinako zinemagile garrantzitsuenetako bat izan zen.
Biografia
Leopoldo Torre Ríos zinemagilearen semea zen eta aitaren laguntzaile gisa hasi zen zineman lanean. Kultura handiko gizona zen, literatura eta zinema oso ondo ezagutzen zituena.
Graciela (1956) du bere lehen filma. Hasierako filmetan gizarte zapuztu baten ametsak, kezkak eta frustrazioak adierazi zituen, askotan bere emazte Beatriz Guidoren eleberrietan oinarriturik: La casa del ángel (1957, Aingeruaren etxea), La caída (1959, Eroraldia), La mano en la trampa (1961, Eskua segadan).
Zentsurak proiektu asko debekatu zizkion eta koprodukzio kaskarrak eta Argentinaren historiako pertsonaiei eta gertakariei buruzko film batzuk egin zituen: Martín Fierro (1968), Estirpe de raza (1970), Güemes: la tierra en armas (1971).
Gero Roberto Arlt, Manuel Puig eta Bioy Casares idazleen eleberrietan oinarritutako filmak egin zituen: Los siete locos (1973), Boquitas pintadas (1974), La guerra del cerdo (1975).
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Leopoldo Torre Nilssonen webgune ofiziala
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.