Leopoldo II.a Belgikakoa
Leopoldo II.a Belgikakoa (Brusela, 1835eko apirilaren 9a - Laeken, Brusela, 1909ko abenduaren 17a) belgikarren erregea izan zen 1865-1909 bitartean. Belgikar Inperio Kolonialaren sortzailea izan zen. Kongoko herritarren kontra bere agintepean sortutako hertsapen eta egindako sarraskiengatik, Leopoldo II.a genozidatzat jotzen da.
Leopoldo II.a Belgikakoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||
1885eko uztailaren 1a - 1908ko azaroaren 15a ← baliorik ez - baliorik ez →
1865eko abenduaren 17a - 1909ko abenduaren 17a ← Leopoldo I.a Belgikakoa - Alberto I.a Belgikakoa →
1853ko apirilaren 9a - 1865eko abenduaren 16a | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Léopold Louis-Philippe Marie Victor de Saxe-Cobourg-Gotha | ||||||
Jaiotza | Brusela, 1835eko apirilaren 9a | ||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||
Heriotza | Laeken - Laken (en) ![]() | ||||||
Hobiratze lekua | Royal Crypt (en) ![]() | ||||||
Heriotza modua | : garuneko odoljarioa | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Leopoldo I.a Belgikakoa | ||||||
Ama | Luisa Maria Orleanskoa | ||||||
Ezkontidea(k) | Maria Henriketa Austriakoa (1853ko abuztuaren 22a - ezezaguna) Caroline Lacroix (en) ![]() | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||
Leinua | House of Saxe-Coburg and Gotha (en) ![]() | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | monarka | ||||||
Lantokia(k) | Brusela | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Gradua | jeneral | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||
![]() ![]() | |||||||
![]() |
Bizitza
Leopoldo I.aren semea eta ondorengoa izan zen. Handinahia zen oso eta Belgika Europako herri indartsuenen mailara igo zuen, kolonia politika ausart baten bitartez. Belgika barneko merkataritza eta industria asko sendotu ziren haren garaian eta armada indartsua osatu zuen. Garrantzi handia izan zuen hartan Afrikako kolonien zabalpenak. Helburu horri begira, 1876an Association internationale Africaine izeneko elkartea sortu zuen eta 1879an, Association internationale du Congo sortu zuen ere eta Stanley bidaiari ingelesaren zerbitzuak kontratatu zituen, Kongoko lurraldeen kolonizaziorako (1875-1879). 1884an Ngombi eta Mafelako buruzagiek aipatutako elkarteari lur eremu guztiak ematen zizkietela sinatu zuten.[1] Berlingo Konferentziarekin batera, 1885ean sortu zuen Kongoko Estatu Burujabea (gaurko Kongoko Errepublika Demokratikoa), bera errege zela. Boliaren eta Kautxua ustiatutako produktu errentagarrienak izan ziren, horretarako herritarren bortxazko lana erabili zuen, anputazioak, bortxazko desagerpenak eta bestelako gizadiaren aurkako krimenak aurrera eraman zituen Force Publique baliatuz.[1] Herrialde afrikarrean modu bortitz eta odoltsuaz agindu zuen.[2]
George Washington Williams, Roger Casement eta Edmund Morel izan zen egoera salatu zuten eta nazioarteko protestak zirela 1904ean Congo Reform Association sortu zen[1] eta 1908an Belgikako gobernuaren agintepean utzi zuen Kongoko estatua.[2]
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/12/02 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- (Gaztelaniaz) «Leopoldo II de Bélgica y la explotación del Congo» La Vanguardia 2018-10-18 (Noiz kontsultatua: 2023-06-24).
- El Genocidio de Leopoldo II Ikuska.com
Kanpo estekak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leopoldo II.a Belgikakoa ![]() |
- (Ingelesez) "White king, red rubber, black death" dokumentala bbc.co.uk