Leopoldo Esquilache

Leopoldo Esquilache, Squillaceko markesa izenaz ere ezaguna (Messina, 1699ko abenduaren 23a - Venezia, 1785eko irailaren 15a) Espainiaren zerbitzuan jardun zuen politikari siziliarra izan zen. 1742an, Karlos VII.a Napoliko erregearen zerbitzuan jarri zen.

Leopoldo Esquilache


Ogasun Ministroa

1759ko abenduaren 25a - 1766ko apirilaren 1a
Juan Francisco de Gaona y Portocarrero (en) Itzuli - Miguel Muzkitz
ambassador of Spain to the Republic of Venice (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLeopoldo di Gregorio
JaiotzaMessina, 1699ko abenduaren 23a
Herrialdea Napoliko Erresuma
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaVenezia, 1785eko irailaren 15a (85 urte)
Hobiratze lekuaSanta Maria degli Scalzi (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta diplomazialaria
Jasotako sariak

1746. urtean, Aduanetako zuzendari nagusi izendatu zuten, eta Finantzetako idazkari, 1753an. Itsaso, Gerra eta Merkataritzarako idazkaria izan zen ondorengo urteetan. 1759an, Napoliko erregea Espainiako Karlos III.a bihurtu zenean, Esquilache harekin joan zen Espainiara, eta Finantzetako idazkari izendatu zuten. Oso politika erreformista bideratu zuen ekonomian, armadan eta hirigintzan; hala ere, 1760. urteaz geroztik, herritar xumeek ez zuten begi onez ikusi haren bizimodu arranditsua eta 1766an, kapelu biribilaren eta kapa luzearen erabilera debekatu zuenean, neurri horrek eragin zuen haren izena daraman matxinada. Horren ondorioz, erregeak erbesteratu behar izan zuen.

Veneziako enbaxadore izendatu zuten, Napolin urte batzuk eman ondoren.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.