Leopold von Sacher-Masoch
Leopold von Sacher-Masoch (Lviv, Galitzia, Austria-Hungariako Inperioa, gaur egun Ukraina, 1836ko urtarrilaren 27a - Linheim, Hesse, 1895eko martxoaren 9a) alemanezko idazlea izan zen.
Leopold von Sacher-Masoch | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lviv, 1836ko urtarrilaren 27a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Lindheim (en) ![]() |
Hobiratze lekua | Lindheim Castle (en) ![]() |
Familia | |
Aita | Leopold Sacher-Masoch |
Ama | Caroline Josepha von Masoch |
Ezkontidea(k) | Wanda von Sacher-Masoch (en) ![]() |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Grazko Unibertsitatea 1854) doktoretza |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea, unibertsitateko irakaslea eta historialaria |
Enplegatzailea(k) | Grazko Unibertsitatea Lviveko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Akademisches Corps Teutonia zu Graz (en) ![]() |
Izengoitia(k) | Charlotte Arand eta Zoë von Rodenbach |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Biografia
Zuzenbide-ikasketak egin zituen, eta Lembergeko irakaslea izan zen bete-betean literaturan sartu zen arte. Kontakizunak eta eleberriak idatzi zituen.
Sacher-Masochen lan aipagarrienak erotismoa eta sexu-grinak gai nagusitzat dituztenak dira; erotismo-forma berri bat agertu zuen bere obretan, geroago masokismo deitu zena.
Lan nagusiak: Venus im Pelz (1870, Larruetako Venus), Die Messalinen Wiens (1874, Vienako Mesalinak), Polnische Judengeschichten (1886, Poloniar-juduen kondairak).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leopold von Sacher-Masoch ![]() |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.