Leopold Ružička
Lavoslav (Leopold) Ružička (Vukovar, Kroazia, 1887ko irailaren 13a - Zürich, Suitza, 1976ko irailaren 26a) 1939an Kimikako Nobel Saria irabazi zuen kimikari kroaziarra izan zen.
Leopold Ružička | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vukovar, 1887ko irailaren 13a |
Herrialdea | Austria-Hungariako Inperioa Suitza |
Heriotza | Mammern, 1976ko irailaren 26a (89 urte) |
Hobiratze lekua | Fluntern hilerria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Karlsruhe Institute of Technology (en) |
Tesi zuzendaria | Hermann Staudinger |
Doktorego ikaslea(k) | Albert Eschenmoser (en) Arie Jan Haagen-Smit (en) George Büchi (en) Moses Wolf Goldberg (en) Oskar Jeger (en) Jakob Schreiber (en) |
Hizkuntzak | Kroaziera |
Irakaslea(k) | Hermann Staudinger |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | Utrecht eta Zürich |
Enplegatzailea(k) | ETH Zürich (1918 - 1957) Utrechteko Unibertsitatea (1926ko azaroaren 10a - 1929ko irailaren 25a) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Serbian Academy of Sciences and Arts (en) Zientzien Bavariar Akademia Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia Poloniako Zientzien Akademia Croatian Academy of Sciences and Arts (en) Zientzien Pontifize-Akademia Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientzien Errusiar Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Koninklijke Vlaamse Academie van België voor Wetenschappen en Kunsten (en) |
Biografia
Vukovarren jaio eta Osijeken egin zituen bere lehen ikasketak. Apaiz izateko bidea utzi eta kimika ikasteari ekin zion, ziurrenik Osijeken zabaldu berria zen azukre findegi lantegian lan egiteko asmoaz. Ondoren Karlsruhen eta azkenik Basileako Unibertsitatean bukatu zituen kimika ikasketak. Zürichko Teknologia Institutufederalean irakasle aritu zen.
Ikerketa zientifikoak
Lurrin industria aztertu zuen eta bertan hasi zen terpenoak ikertzen. 1934 eta 1935 artean androsterona eta testosterona hormonak esterol neutro batetik sor zitezkeela frogatu zuen. Aurkikuntza honek hormonen ekoizpen sintetikoa ahalbidetu zuen.
1939an Kimikako Nobel Saria irabazi zuen Adolf Butenandt alemaniar biokimikoarekin batera.