Leopold Mozart

Johann Georg Leopold Mozart (Augsburg, Alemania, 1719ko azaroaren 14aSalzburgo, Austria, 1787ko maiatzaren 28a) barroko osteko musikagile alemana.

Leopold Mozart

Bizitza
JaiotzaAugsburg, 1719ko azaroaren 14a
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
HeriotzaSalzburgo, 1787ko maiatzaren 28a (67 urte)
Hobiratze lekuaSt. Sebastian's Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: urdaileko minbizia
Familia
AitaJohann Georg Mozart
Ezkontidea(k)Anna Maria Mozart
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSalzburgoko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, musikologoa, biolin-jotzailea, pedagogoa, musika-irakaslea, musikaren teorikoa eta musikaria
Lan nabarmenak
Genero artistikoasinfonia
Musika instrumentuabiolina
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

IMDB: nm1574028 Allocine: 188751 Allmovie: p517921
Spotify: 5s4B01oaRxqTvONFg7Ymv1 Musicbrainz: 45993ba5-2083-4011-8d76-9497067bd092 Discogs: 869650 IMSLP: Category:Mozart,_Leopold Allmusic: mn0001498289 Find a Grave: 3017 Edit the value on Wikidata

Bere familiakoen artean ez zegoen musika-aurrekaririk; aita koadernatzailea zen. Leopold, hasiera batean, Salzburgoko unibertsitatean zuzenbidea eta filosofia ikasten hasi bazen, behin eta berriz huts egiteagatik unibertsitatetik kanporatua izan zen.

Thurn und Taxis kondearen biolinista izan zen, eta gero, Firmian Salzburgokoaren orkestran jo zuen.

Biolina jotzen ikasteko metodo bat idatzi zuen, gaur egun oraindik balioetsia bere originaltasunagatik eta azalpen argiengatik.

Anna Maria Pertlekin ezkondu zen, eta bikoteak zazpi seme-alaba izan zituen. Horietako bost haurtzaroan hil ziren, eta beste biak Wolfgang Amadeus Mozart eta Maria Anna Mozart ziren. Leopoldek seme-alabei bere denbora guztia eskaini zien, hainbesteraino, non musika konposatzeari utzi ziola umeei musika bizikiago erakutsi ahal izateko.

Sinfonia bat idatzi zuen, eta ondoren, Jostailuen sinfonia ere sortu zuela pentsatzen da (orain dela urte batzuk arte, sinfonia hau Joseph Haydnena zela uste izan baita). Jostailuen sinfonia bere semea Wolfgangentzat idatzi zuen, Leopolden emaztea oraindik haurdun zegoela. Sinfonia honetan, baliabide ezberdin ugari erabiltzen ditu ume batentzako giro aproposa sortzearren: karraka, txilibitua eta danbolina bezalako tresna sinpleak, besteak beste. Hala ere, sinfonia honen autoretza oraindik eztabaidan dago.

Sei sonata idatzi zituen, klabizenbalo eta pianoarentzat obra ugari eta baita divertimento batzuk ere ganbera-orkestrarentzat.

1787ko maiatzaren 28an hil zen Salzburgon.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leopold Mozart Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.