Leonor Orosa

Leonor Orosa Goquingco (Jolo, Sulu, Filipinak, 1917ko uztailaren 24a - 2005eko uztailaren 15a) dantzari, koreografo eta kritiko artistiko filipinar garrantzitsua izan zen, sorkuntza ugariren egilea eta dantza klasikoan, dantza modernoan eta dantza filipinarrean eta Espainiako dantzan aditua. Prestakuntza artistiko eta musikal sakona izan zuen: pianoa jotzen zuen, dekoratuak eta jantziak diseinatzen zituen, marrazten eta zizelkatzen zekien eta sormen handiko pertsona zen.

Leonor Orosa

Bizitza
JaiotzaJolo, 1917ko uztailaren 24a
Herrialdea Filipinak
Heriotza2005eko uztailaren 15a (87 urte)
Hobiratze lekuaLibingan ng mga Bayani (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaTeachers College (en) Itzuli
Philippine Women's University (en) Itzuli
Central Philippine University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakdantzaria eta koreografoa
Jasotako sariak

Filipinetako antzerki dantzaren aitzindaritzat jotzen da eta arte eszenikoetako kritikaririk garrantzitsuenetakotzat.[1] Beste hainbat posturen artean Filipinetako Balletaren zuzendaria izan zen. Cristina Luna ezizena erabili zuen, amaren abizena baliatuz.

Biografia

Leonor Orosa Jolo herri musulmanean jaio zen bere gurasoak, Severina Luna de Orosa eta Sixto Y. Orosa mediku eta idazle entzutetsuak bertako ospitalera destinatuta zeuden garaian. Rosalinda Orosa idazle eta kritikari ezagunaren ahizpa izan zen.

Benjamin Goquincorekin ezkondu zen Leonor, eta harekin hiru seme-alaba izan zituen, Benjamin, Rachelle eta Regina.

Prestakuntza

Gurasoak bezala, ikasketa guztietan ikasle bikaina izan zen, Negros Occidental institutuan egindako ikasketetan lehena izan zen. 1929an Filipinetako Unibertsitate Zentralean lizentziatu zen. Ondoren, Manilan jarraitu zituen ikasketak, Filipinetako Emakumeen Unibertsitatean (PWU ) eta bertan summa cum laude diploma lortu zuen. Geroago atzerrian aberastu zuen bere prestakuntza; artea, antzerkia eta musika ikasiz Columbia Unibertsitatean eta New Yorken (AEB).

Garai hartan ikastaro profesionaletan ere parte hartu zuen Monte Carlo Ballet homologatuan, Europako Monako estatuan.

Dantzari eta koreografo lana

Leonor oso emakume emankorra izan zen bere bizitza luzean eta lan arrakastatsu ugari egin zituen. 19 urte besterik ez zituela, 1939an, kultura batzorde batera bidali zuten Japoniara, eta bertan Circling the Globe eta Dance Panorama antzezlanak ekoitzi eta interpretatu zituen. 1940an The Elements sortu zuen, filipinar batek egindako lehen koreografia ofiziala.

Dantzari gisa, Leonor oso gaztetatik izan zen agertoki eta jaialdi garrantzitsu askotan, hala nola Theresa Kaufmann Auditoriumean, Rockefeller Plaza edo Historia Naturaleko Amerikako Museoan, nazioarteko emanaldi ugaritan agertuz.1941ean, beste proiektu batzuen artean, Filipinetako lehen ballet folklorikoaren arduraduna izan zen ( Trend: Return to the Native '', Jatorrira itzulera).

Bigarren Mundu Gerraren ondoren Filipinetako Balleta antolatu zuen, eta harekin 1955ean Suite Noli [2] ospetsua interpretatu zuen José Rizalen Noli Me Tángere eleberrian oinarritua. Suite honetako mugimendu bakoitzak koreografia desberdin bat aurkezten du, horien artean: María Clara eta leprosoa , Salomé eta Elías , Sisa , Asalto por María Clara , Los cotilleos.

Zarzuela alorrean ere jardun zuen, 1961ean Madrilen Vida filipina zarzuela aurkeztu zuen.

Lan literarioa eta kritikoa

Leonor Orosa Luna idazle oparoa ere izan zen. Dantzari eta arteari buruzko artikulu ugari idatzi zituen, aldizkari espezializatuetan eta hedabideetan, hala nola: New Yorkeko Dance Magazine, Erromako Enciclopedia Della Spettacolo, Grove's Dictionary of Music eta Musikariak. Londresen, Hong Kongeko Asiako Arteak eta Philippine Cultural Foundation

Liburuak

  • Danzas de las islas Esmeralda y Vida filipina.
  • Leyenda.
  • La tradición de la danza’

Sariak eta aitorpenak

  • 1961. Patnubay ng Sining at Kalinangan saria (Filipinak)
  • 1962. Centenario Rizal saria
  • 1964. Patnubay ng Sining at Kalinangan saria (Filipinas)
  • 2010ean Filipinetako artista garrantzitsuen erretratuarekin argitaratu ziren posta-zigiluak, horietako bat Leonor-en irudiari zegokiona. [3]

Erreferentziak

  1. «Leonor Orosa» www.orosa.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
  2. http://www.bne.es/es/Micrositios/Exposiciones/Rizal/resources/documentos/rizal_estudio_02.pdf (página 79), consultada el 19 de abril de 2016
  3. (Ingelesez) Chan, Rence. «Mrs. Rosalinda Orosa» Collectors Connection (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.