Leonie Rysanek
Leopoldine «Leonie» Rysanek (Viena, Austria, 1926ko azaroaren 14a – 1998ko martxoaren 7a) sopranoa izan zen. Txekiar jatorriko familia pobre batean jaio zen eta haurtzaro zaila izan zuen. Zortzi urte zituela Beethovenen Fidelio ezagutu zuen eta horrela sortu zitzaion musikarako zaletasuna. Gerra-garaian, arma lantegi batean lan egin zuen, eta ez zituen musika-ikasketak hasi gerra amaitu zen arte. Alfred Jerger (bere lehenengo senarra izango zena) eta Rudolf Grossmanni esker, Vienako Musika Akademian sartu zen. Debuta Innsbrucken egin zuen, 1949an, Agataren paperean (Freischütz). Ondoren Sarrebruckeko Operan (1950-1952) kantatu zuen, eta gero Stuttgarten. Garai hartan hasi zen ospea hartzen eta Munich, Londresko Covent Garden (1953), Vienako Opera (1954), New Yorkeko Metropolitan Opera (1954) eta San Franciscoko Opera antzokietan (1957) aritu zen kantari. Verdi, Puccini eta Txaikovski izan ziren gehien kantatu zituen musikagileak. Hala ere, Wagner eta Richard Strauss zituen gustukoen. Rysaneken teknika oso sendoa zen eta trebetasun handiz antzezten zituen bere paperak. Salzburgoko entzuleek ordu erdiko txaloak eskaini zizkioten 1996an.
Leonie Rysanek | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Viena, 1926ko azaroaren 14a |
Herrialdea | Austria |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Viena, 1998ko martxoaren 7a (71 urte) |
Hobiratze lekua | Vienna Central Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: hezurretako minbizia |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria |
Enplegatzailea(k) | Tiroler Landestheater Innsbruck (en) Vienako Estatu Opera Metropolitan Opera |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | opera |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.