Leonid Andreiev

Leonid Nikolaievitx Andreiev (Orel, Errusiar Inperioa, 1871ko abuztuaren 21agreg./abuztuaren 9ajul. - Mustamäggi, Finlandia, 1919ko irailaren 12a) errusiera idazlea izan zen.

Leonid Andreiev

Bizitza
JaiotzaOriol, 1871ko abuztuaren 9a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaGorkovskoye (en) Itzuli, 1919ko irailaren 12a (48 urte)
Hobiratze lekuaMolodyozhnoe (en) Itzuli
Literatorskie mostki (en) Itzuli
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLege Fakultatea, Moskuko Estatu Unibertsitatea 1897)
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, idazlea, kazetaria, ipuin-kontalaria, poeta eta prosalaria
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)James Lynch eta Л.— ев

IMDB: nm0028916 IBDB: 7243
Musicbrainz: 4d8b0212-d5e5-4471-9da8-cd543b64913d IMSLP: Category:Andreyev,_Leonid Find a Grave: 10173037 Edit the value on Wikidata
Leonid Andreiev, Anna emaztearekin

Bizitza

Lege-karrera labur baten ostean, idazteari ekin zion, Gorkik hartarako bihotz emanik. Bazen behin bere lehen eleberri laburrak ospea ekarri zion. Sexu-kontuak errealismoz tratatu zituen Lezea eta Lainopean (1902) eleberri laburretan, eta kritika gogorrak bildu zituen. Horietan eta 1906an agertuko zen Gobernaria izenburukoan, agerikoak ziren Gorkiren errealismoa eta Tolstoiren giro tragikoa, bizitzaren zentzugabetasunaren kontzientziarekin batera. Beste zenbait kontakizunetan, The Red Laugh (1904, Irri gorria), Ilunpea (1907), The Seven Who Were Hanged (1907, Zazpi urkatuak, Jose Morales Beldak euskaratua) lanetan, esaterako, arazo sozialak tratatu zituen, iraultzaileen adorea gai harturik. Haren antzerkian, batetik, Errusiako bizitza, Anfissa (1904), ukitu zuen, modu aski errealistaz, eta bestetik, drama sinboliko ezkorrak ondu zituen: Pentsamendua (1902), Gizon baten bizitza (1907), Ozeanoa (1911), Storitsin irakaslea (1912).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leonid Andreiev Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.