Leoni Etxebarren

Leoni Etxebarren (Urepele, Nafarroa Beherea, 1924ko uztailaren 13a Donibane Garazi, Nafarroa Beherea, 2014ko martxoaren 22a)[1] bertso-jartzailea izan zen.

Leoni Etxebarren

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLéonie Etchebarren
JaiotzaUrepele, 1923ko uztailaren 13a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaDonibane Garazi, 2014ko martxoaren 21a (90 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Fernando Aire
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Bizitza

Fernando Aire "Xalbador" urepeldarraren emaztea zen Leoni; Xalbadorren alboan familia eusten jardun zuena, derrigorrez. Leonik bertsotan ere bazekien, baina inoiz ez zen izan plazan ikusteko aukerarik. Agian, ez zuen sekula jendaurrean bertsotan egingo. Halere, jakin bazekien. Bertso-jartzailea izan baitzen.[2] Odolaren mintzoa liburua amaitzeko zorian zela, 4 bertso jartzeko enkargua jaso zuen Leonik. Lau ez ezik, zortzi sortu zituen. Bertso horietan Xalbadorren sorkuntza prozesua berak nola bizi izan zuen azalduz.[3]

Fernandok eginen du laster liburua

artean galtzen ez badu gaixoak burua.

Aspaldi honetan hau da honen helburua

orain ikusi dut nik zabaltzen zerua.


Nik ere hemen badut erraiteko hitza

orain artean segur ez nindaikeen mintza

ez zait ibiliz egin mihi gainean pintza.

ez da aise egona geldirik zilintza.


Egun on erran eta eguna hastean,  

bertze solasik gabe ginen arratsean.

Sei kopla egin ditu bakarrik astean

isilik nola hatsik ni hezi artean.


Kantu egin eta egin ari da Xalbador

liburua betetzen eder eta sarkor.

baldin gure etxera jenderik badator

irria kario du, bera dago mokor.


Liburu horrendako ez niza bero ni,

pairatu badut ere isilik egonik.

Bentzutu beharra dut senarra gero nik

bertsoka ikasi du oraintxe Leonik (Bis)

Bertso horiek ez zituzten sartu Odolaren mintzoan eta berrogei urtez isilean egon dira, harik eta 2016an Amets Arzallusek Odolaren mintzoaren berrargitalpenean ekarri zituen arte.[4]

Erreferentziak

  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Leoni Etxebarren - Biografías - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  2. «Non hago gerizpeko larrosa?» durangon.com 2023-09-25 (Noiz kontsultatua: 2023-09-25).
  3. «Dokuteka: Isildu ez zirenak: Leoni Etxebarren» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  4. «'Orainmenean. Bertsolaritzaren genealogia feministak'» www.kulturklik.euskadi.eus 2021-01-19 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.