Leon Lasa

Leon Lasa Mujika (1933ko otsailaren 17a, Beasain, Euskal Herria 2003ko ekainaren 18a, Sevilla, Espainia) euskal herritar futbolari bat izan zen, ezkerreko hegaleko postuan jokatu ohi zuelarik.

Leon Lasa
Bizitza
JaiotzaBeasain, 1933ko otsailaren 17a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2003ko ekainaren 18a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Málaga Club de Fútbol /
Real Betis Balompié /
 

Futbolaria

Bere ibilbide profesionala Club Atlético Malagueño edo Málaga B futbol taldean hasi zuen. Ondoren, 1953-1954an Málaga Club de Fútbol taldera igo eta denboraldi bakar batean sei gol sartu zituen. Hurrengo zazpi denboraldietan, host, 1958-1959etik 1964-1965era bitartean Real Betis Balompié taldean jokatu zuen, talde hartan Luis del Sol bezalako futbolariekin batera 1953-1954. denboraldian Bigarren Mailako txapelduna bilakatu eta Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailarako igoera lortuz. 1965an Sevillako futbol taldean erretiratu zen.

Entrenatzailea

Entrenatzaile gisa Cádiz, Alcoyano, Logroñés eta Betis taldeak zuzendu zituen, 1978-1979. denboraldian azken talde honetan Rafael Gordillo futbolaria zegoela Lehen Mailarako igoera lortu zuen.

Senideak

Nahiz eta bere bizitzako urte gehienak Euskal Herritik kanpo bizi izan, Euskal Herriarekiko beti maitasun handia gorde izan zuen. Marisa Fernández- Barrón y Tovar-rekin Sevillan ezkondu zen. León, Carmen eta Elena izeneko seme-alaben gurasoak izan ziren, bere seme-alabak jaiotzen ikusi zituen hirian hil zelarik. Gaur egun, León semea, lanbidez abokatu eta literatur zalea da, hainbat liburu idatzi eta Betiseko aholkularia ere badelarik.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.