Leo Fränkel
Leo Fränkel (Budapest, 1844ko otsailaren 25a - Paris, 1896ko martxoaren 29a) hungariar iraultzailea izan zen. Londresa erbesteratu zen, eta han Karl Marx ezagutu zuen; Langileen Nazioarteko Elkarteko (Lehen Internazionaleko) Kontseilu Nagusiko bazkide izan zen. Parisen bizileku hartu zuen (1867), eta XIII. barrutiko diputatu izan zen. Parisko Komunaren garaietan (1871), Laneko eta Industriako ordezkari kargua hartu zuen. Heriotza-zigorra eman ziotenean, Londresa ihes egin zuen. Berriro Hungariara itzuli eta langileen lehen batzarrak eratzen aritu zen. Bere aberrian aldi batean espetxeratua egon ondoren, erbesteratu eta Parisen hil zen.
Leo Fränkel | |||||
---|---|---|---|---|---|
1880 - 1882
1871ko martxoaren 26a - | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Buda, 1844ko otsailaren 28a | ||||
Herrialdea | Hungaria | ||||
Bizilekua | Paris | ||||
Heriotza | Paris, 1896ko martxoaren 29a (52 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Fiumei kaleko hilerria Grave of Frankel (en) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, kazetaria, Communarda, bitxigilea, urregina eta sindikalista | ||||
Enplegatzailea(k) | Vorwärts (en) | ||||
Kidetza | Lehen Internazionala Comité central républicain des Vingt arrondissements (en) Commune Council (en) II. Internazionala | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Garde nationale (en) | ||||
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.