Leoš Janáček
Leoš Janáček (txekieraz ˈlɛoʃ ˈjanaːt͡ʃɛk ahoskatua; Hukvaldy, 1854ko uztailak 3-Ostrava, 1928ko abuztuak 12) txekiar konposatzaile bat izan zen. Musika Berlingo Kontserbatorioan ikasi zuen, eta itzultzean organojole aritu zen Brnon, baita irakasle ere Pragako Kontserbatorioan. Janáčeken lanik garrantzitsuenak nahiko berantiarrak dira: bere estilo pertsonala 50 urte zituenean aurkitu zuen, Jenůfa operarekin, eta, une horretatik aurrera lan garrantzitsuak idatzi zituen genero askotan. Helduaroko garai honetakoak dira bere pianoarentzako lanik hoberenak, ganbera lanak, Meza Glagolitikoa eta Sinfonietta. Eslabiar kantu herrikoien eta koroarentzako musikaren bilduma garrantzitsuak ere baditu. Gaur egun, Janáček XX. mendeko operaren berritzaile handienetakotzat hartzen da. Askok, XX. mendearen hasierako txekiar konposatzailerik garrantzitsuena dela uste dute, eta, gainera, azken urteetan bere garrantziak gora eta gora egin du etengabe, bereziki, bere operak XX. mendeko operaren alorrean hartzen ari diren kontsiderazio geroz eta handiagoaren ondorioz.
Leoš Janáček | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Leo Eugen Janáček |
Jaiotza | Hukvaldy, 1854ko uztailaren 3a |
Herrialdea | Austriar Inperioa Txekoslovakia |
Heriotza | Ostrava, 1928ko abuztuaren 12a (74 urte) |
Hobiratze lekua | Brno Central Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Aita | Jiří Janáček |
Ama | Amálie Janáčková |
Ezkontidea(k) | Zdeňka Janáčková (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Music and Theatre Leipzig (en) |
Hizkuntzak | txekiera |
Irakaslea(k) | Pavel Křížkovský (en) Gregor Mendel František Klácel (en) František Blažek (en) František Zdeněk Skuherský (en) Oscar Paul (en) Leo Grill (en) Ernst Ferdinand Wenzel (en) Wilhelm Rust (en) Josef Dachs (en) Franz Krenn (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, musikologoa, pedagogoa, orkestra zuzendaria, libretista eta irakaslea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Sokol (en) Sokol Brno I (en) |
Genero artistikoa | musika klasikoa opera |
Musika instrumentua | organoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
| |
Lanak
Ganbera musika
- 1. Laukotea (1921) Sonata Kreutzerri azpizenburuarekin, Lev Tolstoiren lanean oinarritua.
- 2. Laukotea (1928)
Musika sinfonikoa
- Taras Bulba (1918)
- Sinfonietta (1926)
Pianoarentzako musika
Operak
- Šárka (1887) Julius Zeyerren libretoarekin.