Lennoxlove House

Lennoxlove House Eskoziako Haddington herrian dagoen jauregi bat da, Ekialdeko Lothian eskualdean. A mailako eraikina izendaturik dago.

Lennoxlove House
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaEkialdeko Lothian
Koordenatuak55°56′20″N 2°46′40″W
Map
Arkitektura
Zerbitzuakaccessible toilet
Ondarea
LB10814
Webgune ofiziala

    Historia

    Thirlestaneko Robert Naitlandek Lethingtongo lurrak erosi zituen 1345 urtean eta Maitland familiak dorretxea eraiki zuen XV mendean. Maria Gisakoa, Eskoziako erregina, bertan egon zen 1548an baina hurrengo urtean tropa ingelesek Haddington okupatu eta su eman zioten dorreari. 1676an jauregia eraiki zen dorrearen inguruan Sir William Bruce arkitektoaren diseinuari jarraiki. 1682 arte Maitland familiaren jabegoa izan zen. Ondoren Frances Stuart, Richmond eta Lennoxko kondesak, hartu zuen eta 1702an hil zenean Blantyreko lordak eskuratu zuen. Aurrez dukesak Lennox's Love to Blantyre (Lennoxen maitasuna Blantyreri) izena jarri zion. Gaur egun Hamiltongo dukeen egoitza da.

    Ondasunak

    Eskoziako erretratu bilduma handiena dauka. Antoon van Dyck, Canaletto, Sir Peter Lely, Sir Godfrey Kneller eta Sir Henry Raeburn-en lanak ditu besteak beste.

    2009an liburu jaialdia abiatu zuten eta azaro guztietan ospatzen da.

    Iruditegia

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.