Leninismoaren oinarriak
Leninismoaren oinarriak Iosif Stalinek 1924an idatzitako liburua izan zen. Liburu horretan, Stalinek leninismoari buruz zituen ideiak agertzen dira. Besteak beste, eta azpian ondo irakurri ahal den bezala, alderdi bakarreko diktadura irmo baten alde egiten du. Ondorioz, bere bizitza guztian zehar defendatu zuen bezala, Leninen ideiak eta bereak bateragarriak (eta ia-ia berdinak) zirela azpimarratu zuen.
Azpian, liburuaren zati aipagarri batzuk agertzen dira:
« | Langileriaren diktadura nekez lortu eta iraunaraz daiteke alderdi indartsua, batua eta diziplina zorrotzekoa izan ezik. Baina alderdi barruan ezinezkoa da diziplina zorrotza borondate baturik ez badago, kide guztiek bateratsu jokatzen ez badute (...). Hor ikusten da Alderdi barruko zatiketa ez datorrela bat batasunarekin eta diziplina zorrotzarekin. Esan beharrik ez dago, zatiketa gertatuz gero gune bat baino gehiago agertzen dela eta gune bat baino gehiago egoteak adierazten du gune nagusia falta dela Alderdi barruan, borondate baturik ez dagoela eta diktadura ahuldu eta birrindu egiten dela. Jakina, Bigarren Internazionaleko alderdiek, langileriaren diktaduraren aurka egin eta langileak agintera eraman nahi ez dituzten horiek, zatitzeko askatasunak dakarren liberalismoa onar dezakete, eurek ez baitute ezertarako behar diziplina zorrotza. Baina Internazional Komunistako alderdien helburu bakarra langilearen diktadura lortu eta iraunaraztea izanik, alderdiok ezin dute onartu zatitzeko askatasuna ez liberalismoa. Alderdia borondate batua da, horrek edozein zatiketa eta edonolako aginte banaketa eragozten du Alderdi barruan |
» |
—Iosif Stalin, "Leninismoaren oinarriak", 1924 |