Lenar
Lenarrak (lapiaz, karren) forma karstikoen multzoa dira, gailur zorrotzez bereizitako ildaxka sakon eta zulo irregularrez osatua. CO2tan aberastutako urak kareharriko zirrikituetan sartzean, arroka disolbatzen du formazio hau sortuz. Krioklastismo bidez ere sortzen dira. Bi lapiaz mota daude:
- Biluziak: Kareharria agerian dago.
- Estaliak: Batzuetan, deskaltzifikazioa ematen denean, kareharriak barnean zituen buztin partikulak askatu eta lenarra estaltzen duen geruza bat sortzen da. Buztingorri hauei deskaltzifikaziozko buztin deritze.
Batzuetan, karrenak leizeen barnean ikus ditzazkegu; galerien zapaian hain zuzen ere. Galeria aktiboa zenean (maila freatikoaren azpitik zegoenean; hau da, ura igarotzen zenean) sortutako formazioak dira. Lurrazpiko ibai honek, denboraren poderioz eramandako buztin, harri, etb-ak metatzen ditu. Gogora dezagun ur azidoak kareharria baino ez duela higatzen; horregatik, ibaiak ekarritako materiale hauek galeriaren ia osotasuna bete arte metetuko dira. Ibaia zapaitik geroz eta hurbilago pasatuko da kareharrian lapiaza eratuz.
Ikus, gainera
- Karstiko
- Kareharri
- Higadura
- Karbonatazio
- Kaltzita
- Euskal Herriko Geologia
- Deskaltzifikazio
- Terra rossa
Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |