Lena Meyer-Landrut
Lena Meyer-Landrut, izen artistikoz Lena soilik (1991ko maiatzaren 23a, Hannover), alemaniar abeslaria da. 2010eko martxoaren 10an Unser Star für Oslo ("Oslorako gure izarra") talentu berriak bilatzeko lehiaketako irabazlea izan zen. 2010eko maiatzaren 29ean "Satellite" abestia abestuz Eurovision Abesti Lehiaketa irabazi zuen. Hurrengo urtean Eurovisioneko partaide bezala errepikatu zuen, "Taken by a Stranger" abestiarekin hamargarren postua lortuz.
Lena Meyer-Landrut | |
---|---|
(2020) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hannover, 1991ko maiatzaren 23a (32 urte) |
Herrialdea | Alemania |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | IGS Roderbruch (en) Koloniako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ahots-aktorea, abeslaria, musikagilea, aktorea, piano-jotzailea, modeloa, telebista-aktorea, musikaria eta estudioko musikaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Kolonia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Eskautismo |
Izengoitia(k) | Lena |
Genero artistikoa | pop musika musika independentea Indie popa |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | pianoa ahotsa |
Diskoetxea | Universal Music Group |
lena-meyer-landrut.de | |
|
Meyer-Landrutek bere ibilibidea Good News (2011), Stardust (2012), Crystal Sky (2015) eta Only Love, L (2019) albumekin jarraitu zuen, denak Alemaniako salmenta-zerrenda ofizialeko lehen bi postuetan sailkatu zirelarik. Bere albumetako hainbat abesti arrakastatsuak izan ziren alemanez hitz egiten duten Europako herrialdeetako pop zerrendentan, besteak beste "Stardust" eta "Wild & Free".
Diskografia (Albumak)
- My Cassette Player (2010)
- Good News (2011)
- Stardust (2012)
- Crystal Sky (2015)
- Only Love, L (2019)
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lena Meyer-Landrut |
- Lena Meyer-Landrut abeslariaren webgune ofiziala (Alemanez) (Ingelesez)
- Lena Meyer-Landrut fan site - about 200 Photos available for download
Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |