Lena Dunham

Lena Dunham (New York, 1986ko maiatzaren 13a) gidoilari, zuzendari, ekoizle eta aktore estatubatuarra da. Tiny Furniture (2010) filmaren gidoilaria, zuzendaria eta bertako aktore izan zen, eta HBO kate estatubatuarreko Girls seriearen sortzaile eta protagonista. 2012an, Primetime Emmy sarietarako 4 izendapen jaso zituen, Girls seriea dela-eta.

Lena Dunham

Bizitza
JaiotzaNew York eta Ameriketako Estatu Batuak, 1986ko maiatzaren 13a (37 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaMallorca
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaCarroll Dunham
AmaLaurie Simmons
Ezkontidea(k)Luis Felber (en) Itzuli  (2021eko iraila -
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaOberlin College (en) Itzuli 2008) : creative writing (en) Itzuli
Saint Ann's School (en) Itzuli
New School (en) Itzuli
Friends Seminary (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, idazlea, zinema aktorea, telebista-aktorea, ahots-aktorea, showrunnerra eta telebista-ekoizlea
Altuera160 zentimetro
Lantokia(k)Brooklyn
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

lenadunham.com
IMDB: nm2501633 Allocine: 425335 Rottentomatoes: celebrity/lena_dunham Allmovie: p517409 TCM: 11401238 TV.com: people/lena-dunham
Facebook: lenadunham Twitter: lenadunham Instagram: lenadunham Musicbrainz: 6b4af715-5e78-45e4-a8d1-ab4e738275f7 Discogs: 3364575 Edit the value on Wikidata

Familia

Lena Dunham New Yorken jaio zen.[1] Aita, Carrol Dunham, pop art margolaria da, eta ama, Laurie Simmons, argazkilaria eta diseinatzailea.[2][3] Erlijioari dagokionez, aita protestantea da, Mayflowerreko bidaiarien ondorengoa,[4][5] Lenaren arabera; ama judua da.[6] Ahizpa gazteago bat dauka, Cyrus Grace Dunham, aktorea eta Brown Unibertsitateko ikaslea. Grace Lenaren lehen filmean agertu zen.[7] Txikiak zirela, Sherri Zuckerman eta Catherine McGann argazkilariak izan zituzten zaintzaile.

Ibilbidea

Dunhamek Brooklyngo Saint Ann's Schoolen ikasi zuen. Han ezagutu zuen Jemima Kirke, haren laguna eta hala Tiny Furnituren nola Girlsen aktore lanak egin zituena. Dunham Sormenezko Idazketan lizentziatu zen, Oberlin College-n.[8]

Oberlin Collegen ikasten ari zen bitartean, Dunhamek hainbat film labur independente ekoitzi zituen, eta YouTubera igo zituen; bere opera primaren DVDko lan gehigarrietan jarri zituen gero. Gainera, aktore- eta sortzaile-lanak egin zituen zenbait websailetan, 2010ean bere lehen film zinematografikoa, Tiny Furniture, kaleratu zuen arte. Film horri esker, South by Southwest Music and Media Conference-ren jatorrizko gidoi onenaren saria irabazi zuen. Film hori zuzentzeaz gainera, Aura pertsonaia antzezten du bertan.[3] Dunhamek gidoi original onenaren Independent Spirit saria eskuratu zuen.

Tiny Furnitureren arrakastaren ondoren, HBOk Dunhamekin akordio bat erdietsi zuen, katerako programa bat garatzeko. Gerora, 2012ko apirilaren 15ean, Dunhamek berak sorturiko Girls telesaila estreinatu zen HBO kate estatubatuarrean.[9] Telesail horri esker, Dunhamek Primetime Emmy sarietarako hainbat izendapen jaso zituen.

Lenak paper labur bat egin zuen Supporting Characters filmean.[10]

2012ko urriaren 8an, Random House argitaletxearekin lehen liburua argitaratzeko kontratua sinatu zuen Dunhamek.[11] 2014ko irailaren 30ean argitaratu zuen Random Housek Not That Kind of Girl: A Young Woman Tells You What She's "Learned" [Ez naiz neska mota hori: Emakume gazte batek zer "ikasi" duen kontatuko dizu]. Gaztelaniara honela itzuli zen: No soy ese tipo de chica: Una joven te cuenta lo que ha aprendido (Espasa, 2014; itzultzaileak: Noemi Cuevas eta Vicky Charques[12]). [13] Frantsesez, bestalde, Not That Kind of Girl. Antiguide à l'usage des filles d'aujourd'hui (Belfond, 2014) argitaratu zuten 2014ko urriaren 9an, Catherine Gibert-ek itzulia. ​

Dunhamek Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen hauteskunde-kainpainan parte hartu zuen, hura berriz hauta zezaten sustatzeko bideo batean. Monologo bat da, zeinean, inplizituki, lehen aldiz botoa ematera joatea birjintasuna galtzearekin konparatzen baitu.[14] Bideoa hainbat sektore mediatikok kritikatu zuten.[15] Hillary Clintonen alde ere agertu zen publikoki beste hauteskunde batzuetan.[16]

2015ean, Taylor Swiften Bad Blood bideoan parte hartu zuen; ''Lucky Fiori'' pertsonaia jokatu zuen.[17]

Filmografia

Zinema
Urtea Izena Pertsonaia Oharrak
2006 Dealing Georgia Film laburra
Gidoilaria eta zuzendaria ere bai
2007 Una & Jacques Film laburra
2009 The House of the Devil 911-eko operadorea Ahotsa
2009 Creative Nonfiction Ella Gidoilaria, zuzendaria eta editorea ere bai
2009 The Viewer Ahotsa Film laburra
2009 Family Tree Lena Film laburra
2010 Gabi on the Roof in July Colby
2010 Tiny Furniture Aura Gidoilaria eta zuzendaria ere bai
2011 The Innkeepers Barista
2012 Nobody Walks Gidoilarikidea
2012 Supporting Characters Alexa
2012 This Is 40
2016 Neighbors 2: Sorority Rising Joana Arc-ekoa
2016 My Art Meryl
2016 My Entire High School Sinking Into the Sea Mary (ahotsa)
2019 Once Upon a Time in Hollywood Catherine "Gypsy" Share
2020 The Stand-In
Telebista
Urtea Izena Pertsonaia Oharrak
2007 Tight Shots Pertsonaia nagusia

Gidoilaria, zuzendaria eta editorea ere bai

2009 Delusional Downtown Divas Oona Pertsonaia nagusia

Gidoilaria, zuzendaria eta ekoizlea ere bai

2012–2017 Girls Hannah Horvath Pertsonaia nagusia
Also creator, director, writer, executive producer
2014–2016 Adventure Time Betty Grof (ahotsa) "Betty" (5. denboraldia, 48. kapitulua)
"You Forgot Your Floaties" (6. denboraldia, 38. kapitulua)
"Broke His Crown" (7. denboraldia, 27. kapitulua)
2014 Saturday Night Live Aurkezlea "Lena Dunham/The National" (39. denboraldia, 15. kapitulua)
2015 Scandal Susanne Thomas "It's Good to Be Kink" (4. denboraldia, 63. kapitulua)
2015 7 Days in Hell Lanny Denver Tebistako filma
2015 The Simpsons Candace/Hannah Horvath (ahotsa) "Every Man's Dream" (27. denboraldia, 1. kapitulua)
2017 Travel Man Bera "48 Hours in Tenerife" (5. denboraldia, 3. kapitulua)
2017 American Horror Story: Cult Valerie Solanas "Valerie Solanas Died for Your Sins: Scumbag" (7. kapitulua)
2018 Camping Sortzailea, ekoizle exekutiboa, idazlea

Hedabideetan

Dunham sarri agertu da aldizkarien azaletan, besteak beste Vogue, Elle, Marie Claire eta Rolling Stone aldizkarietan. Glamour aldizkariaren 2017ko otsaileko azalean Dunhamen argazki bat agertu zen, hanka biluziekin, eta aldizkaria goraipatu zuen, argazkia editatu gabe utzi zuelako eta izterretako zelulitisa agerian utzi zuelako.[18][19]

Lenny Letter

2015ean, Dunhamek eta Jenni Konnerrek Lenny Letter newsletter feminista jarri zuten abian. Hasieran Hearst Corporation-ek babestu zuen publizitatearen bidez, eta, gerora, Condé Nast-ek. Ohiko newsletterraz gainera, 2015eko udazkenean, fikzio eta poesia zenbaki bana argitaratu zituzten.[16]

Bertan argitaratu ziren zenbait artikulu esanguratsu dira, besteak beste, Jennifer Lawrence aktoreak Hollywoodeko generoaren araberako soldata-arrakalari buruz idatzitakoa[20] eta Alicia Keys abeslariak makillaje gutxi edo ezer ez erabiltzeko erabakiari buruz idatzitakoa[21].

2017ko azaroan, Dunham eta Konnerrek gutun bat idatzi zuten, Aurora Perrineauk Murray Miller (Girlseko gidoilaria) sexualki erasotzeagatik akusatu izana salatzeko. Gerora, barkamena eskatu zuen horregatik. Zinzi Clemmonsek adierazi zuen ez zuela gehiago kolaboratuko buletin horrekin; adierazi zuenez, Dunhamen arrazakeria "ezaguna" da, eta koloreko emakume guztiak animatu zituen Dunhamengandik aldentzera.

2018ko urrian, Dunhamek eta Konnerrek adierazi zuten Lenny Letter amaitu egingo zela,[22] [23]esan zutenez, harpidedunen kopurua asko jaitsi zelako eta beste plataforma batzuetan ez zutelako bultzadarik jaso.[24] 2017an, unerik onenean, Lenny Letter-ek 500.000 harpidedun baino gehiago zituen.[25]


Erreferentziak

  1. «Lena Dunham» www.argotistonline.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  2. (Ingelesez) «Lena Dunham: Could she be the voice of a generation?» The Independent 2012-10-06 (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  3. (Ingelesez) Mead, Rebecca. «Downtown’s Daughter» The New Yorker (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  4. (Ingelesez) Storey, Kate. (2012-05-08). «Dunham talks race» New York Post (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  5. (Ingelesez) Poritsky, Jonathan. The Most Boobs Ever: Lena Dunham and Judd Apatow in Conversation. (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  6. «Interview with Lena Dunham – Writer/Director of Tiny Furniture | Women & Hollywood» web.archive.org 2013-04-03 (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  7. (Ingelesez) Howard, Caroline. «Names You Need to Know in 2011: Lena Dunham» Forbes (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  8. «Tiny Furniture – The Movie Summary and Plot» www.gigaranking.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  9. (Ingelesez) «Lena Dunham/Judd Apatow Show Picked Up By HBO» HuffPost 2011-01-07 (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  10. (Ingelesez) Christley, Jaime N.. Review: Supporting Characters. (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  11. (Ingelesez) Bosman, Julie. (2012-10-08). «Lena Dunham Signs Book Deal for More Than $3.5 Million» Media Decoder Blog (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  12. (Gaztelaniaz) No soy ese tipo de chica - Lena Dunham | Planeta de Libros. (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  13. (Gaztelaniaz) Guillermo Fesser. (2014-10-16). «El secreto de Lena Dunham» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  14. (Ingelesez) Franke-Ruta, Garance. (2012-10-25). «Lena Dunham's New Obama Ad—as Controversial as Everything She Does?» The Atlantic (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  15. (Ingelesez) «Critics blast Obama campaign for new ad that likens voting for Barack Obama to a young woman losing her virginity» Fox News 2015-03-26 (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  16. (Ingelesez) Wappler, Margaret. «Lena Dunham Is Our February Cover Star» Nylon (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  17. (Ingelesez) «Lena Dunham Appearing as 'Lucky Fiori' in Taylor Swift's 'Bad Blood' Video» Headline Planet 2015-05-10 (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  18. (Ingelesez) «Lena Dunham Thanks 'Glamour' for Featuring Her Cellulite on Its Cover» Entertainment Tonight (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  19. (Ingelesez) «Lena Dunham Thanks Glamour Mag For Putting Her Cellulite On Cover» HuffPost Canada 2017-01-04 (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  20. (Ingelesez) Lawrence, Jennifer. «Jennifer Lawrence: "Why Do I Make Less Than My Male Co‑Stars?"» Lenny Letter (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  21. «Alicia Keys: Time to Uncover» web.archive.org 2016-10-20 (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  22. (Ingelesez) «Lena Dunham and Jenni Konner's Lenny Letter Shuts Down» The Hollywood Reporter (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  23. (Ingelesez) Spangler, Todd; Spangler, Todd. (2018-10-18). «Lena Dunham and Jenni Konner’s Lenny Letter Is Shutting Down (Report)» Variety (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  24. (Ingelesez) «Lenny Letter tells contributors it's shutting down on Friday» Digiday 2018-10-18 (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  25. (Ingelesez) Alex; Steigrad, ra; Kelly, Keith J.. (2018-10-18). «Plug pulled on Lena Dunham’s Lenny Letter website» New York Post (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.