Lempa

Lempa (gaztelaniaz: Río Lempa) Erdialdeko Amerikako ibaia da, Guatemala, Honduras eta El Salvador zeharkatzen dituena. 422 kilometro luze da, eta 18.240 kilometro koadroko arroa drainatzen du.

Lempa
Río Lempa (es)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera422 km
Geografia
Map
Koordenatuak13°15′22″N 88°49′34″W
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera18.246 km²
Arro hidrografikoaLempa River watershed (en) Itzuli
Ur-emaria362 m³/s
Bokalea
()
Ozeano Barea

Geografia

Sierra Madren du iturburua, 1.200 metroko garaieran, Guatemalako Esquipulas hiritik hurbil. Honduras ipar-mendebaldeko Ocotepeque departamendua zeharkaturik, El Salvadorren sartu eta 360 kilometroko ibilbidea egiten du bertan. Ozeano Barera isurtzen da Tecoluca udalerrian. Arroak 18.240 kilometro koadroko eremua hartzen du %56 El Salvadorren, %30 Hondurasen, eta %14 Guatemalan.[1]

Hidrometria

Lempa ibaiaren emaria 12 urtez (1969-1980 bitartean) neurtu zen San Marcosko estazioan (El Salvador)[2], ahotik oso hurbil. Ibaiak 18.240 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arroaren % 100. Urteko batez besteko emaria segundoko 435 m³ da. Emari handiena irailean du (1.284 m³/s), eta txikiena martxoan (87,1 m³/s).

Lempa ibaiaren batez besteko emariak (/s), San Marcosko estazioan neurtuak
Datuak: 1969 eta 1980 artean

Erreferentziak

  1. Cuenca del río Lempa. cel.gob.sv (Noiz kontsultatua: 2017-12-1).
  2. Lempa San Marcosen, http://webworld.unesco.org


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.