Lemoako geltokia

Lemoa Euskotren Trena eragilearen E1, 1D eta E4 lineei dagokien lurgaineko geltokia da, izen bereko udalerriko Estaziñoa auzoan kokatuta dagoena, Cementos Lemona enpresaren aurrean. Gaur egungo geltokia 2008an ireki zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 3. tarifa-gunearen barruan dago.

43.207110°N 2.775479°W / 43.207110; -2.775479
Lemoa
Geltoki kanpoaldeko ikuspegia.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Bedia    Amorebieta »
« Bedia    Amorebieta »
« Bedia    Amorebieta Geralekua »
Kokapena
HelbideaEstaziñoa auzoa, 9; 48330
UdalerriaLemoa,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea3. gunea
Irekiera2008
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakAparkalekua    Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaTrena Autobusa 
Nasak2
Trenbideak3
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren  Bilbo Donostia
  Bilbo Elgoibar
  Bilbo Bermeo
BizkaibusA3911 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Lemoa - Durango - Elorrio
A3912 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Lemoa - Durango - Ermua - Eibar
A3917 Zeanuri - Lemoa - Galdakao Ospitalea - Bilbo
A3925 Ubide - Otxandio - Lemoa - Bilbo
A3927 Zeanuri - Lemoa - Bilbo (Autopistatik)

Geltokia kaleko kotan dagoen bestibuludun eraikinaz eta bi estalpedun nasaz hornituta dago, bata zentrala eta bestea albokoa. Nasen arteko komunikazioa bestibulutik egiten da.

Sarbideak

Geltokiak sarbide bakarra du, kaleko kotan. Trenbideetara jotzeko, geltoki barruan eskailera zein igogailuak daude, irisgarritasuna bermatzen delarik.

  • Arrapala bidezko sarbidea Aparkalekua Autobusa Sarbide irisgarria  Estaziñoa auzoa, 9

Geltoki berria

2004ko abenduaren 17an Euskal Trenbide Sareak N-240 errepidean Arraibi auzoan zegoen pasonibela kentzeko lanak hastearekin batera, Lemoako geltoki berria eraikitzeko hasierako pausoak eman zituen. 2006ko amaieran pasonibela ezabatu zen, trenbidea lurperatuz.

2008an geltoki berria ireki zen.[1] Geltokiaren eraikinak uhin formako estalkia dauka, zeinak bi nasa, bata zentrala eta bestea albokoa, babesten dituen. Estalkiaren aldeetara panel zeharrargiak daude, fatxadak itxiz eta argia pasatzen uzten. Eraikinak balioztatze-makinak, kafetegia eta komunak ditu. Nasen arteko komunikazioa trenbidearen gainetik eraiki den estalitako pasabidetik egiten da. Pasabidea eskaileraz zein igogailuz hornituta dago, irisgarritasuna bermatzen delarik.

Lotuneak

Geltokiaren kanpoaldean autobus geltokia eta aparkalekua daude. Bizkaibusen hurrengo lineak geltokitik pasatzen dira:

  • A3911 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Lemoa - Durango - Elorrio
  • A3912 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Lemoa - Durango - Ermua - Eibar
  • A3917 Zeanuri - Lemoa - Galdakao Ospitalea - Bilbo
  • A3925 Ubide - Otxandio - Lemoa - Bilbo
  • A3927 Zeanuri - Lemoa - Bilbo (Autopistatik)

Argazki galeria

Erreferentziak

  1. Lemoako Udala. «Trenbidea lurperatzea eta geltoki barria» (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.