Lemmy (softwarea)

Lemmy gizarte-markatzaileei, foroei eta albiste batzaileei ostatu emateko software librea da. Esteken bilketak edo bildumak egiteko eta instantzia deszentralizatuak sortzeko balio du baita ere.

 Lemmy
Jatorria
Azken bertsioa0.19.3
Honen izena daramaLemmy Kilmister, Lemmings, Lemmy Koopa (en) Itzuli eta leming
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaRust eta TypeScript (en) Itzuli
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU Affero General Public License, version 3.0 (en) Itzuli
Deskribapena
Honen parte daFedibertso
Fikzioa
Erabiltzen duActix (en) Itzuli, TypeScript (en) Itzuli, ActivityPub eta Rust
Euskaraz
EuskarazBai

Lemmy.eus
Mastodon: LemmyDev@mastodon.social Patreon: dessalines GitHub: LemmyNet Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://github.com/LemmyNet/lemmy eta https://codeberg.org/LemmyNet/lemmy

Lemmy Reddit, Lobste.rs edo Hacker News bezalako guneen antzekoa izateko sortu zen, baina erabat libre eta deszentralizatua izateko. Erabiltzaileen intereseko foroak, posta hariak eta eztabaida irekietan harpidetza egiteko aukera eskaintzen du, eta gainera iruzkinetan bozkatzeko eta iruzkin berriak gehitzeko aukera dago. Botoen arabera iruzkinak gora edo behera mugituko dira eta horrela boto gehien dauzkaten iruzkinek ikusgarritasun handiagoa lortuko dute.

Foroetan galderak, hausnarketak, iruzkinak edo esteka interesgarriak parteka daitezke. Eta besteen galderak, hausnarketak, iruzkinak eta bidalketak, oro har, gora edo behera mugi daitezke, pixkanaka-pixkanaka, botoen indarrarekin.

Jakintza nahikoa daukan edonork har dezake zerbitzari batean ostatu eta instantzia berri bat sortu. Instantzia horiek guztiak federatuak dira, eta fedibertsoari loturik daude.

Hainbat sistema eragile[1] eta web nabigatzailerekin erabil daiteke.

Izena

Garatzaileek honela azaltzen dute izena[2]:

Euskaraz

Software librea izanik, hizkuntza paketea edozein hizkuntzatara itzultzeko aukera[5] zabalik dauka. Boluntario batzuek[6] mantentzen dute euskarazko lokalizazioa.

Hizkuntza paketea euskarara ekartzeaz gain, Lemmy.eus instantzia sortu dute[7] eta komunitatearen esku, erabat irekita utzi dute.

Erreferentziak

  1. «App | Lemmy.eus» kaixo.lemmy.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  2. «About - Lemmy Documentation» join.lemmy.ml (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  3. (Ingelesez) «Lemmy Koopa» Super Mario Wiki (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  4. (Ingelesez) «Lemming – The Little Giant Of The North» SunChild International Environmental Festival (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  5. (Ingelesez) «Contributing - Lemmy Documentation» join.lemmy.ml (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  6. «Lemmy - Librezale.eus» librezale.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.