Leland Hartwell
Leland Harrison (Lee) Hartwell (Los Angeles, 1939ko urriaren 30a) estatubatuar biologoa da. 2001eko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Paul Nurse eta Timothy Huntekin batera proteina-molekulen aurkikuntzagatik eta zelula-zikloaren erregulazioan duten eginkizunagatik.
Leland Hartwell | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Los Angeles, 1939ko urriaren 30a (84 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Teknologia Institutua Glendale High School (en) Massachusetts Institute of Technology Herbert Hoover High School (en) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | genetista, biologoa, unibertsitateko irakaslea eta biokimikaria |
Enplegatzailea(k) | Washingtongo Unibertsitatea Arizona State University (en) University of California, Irvine (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Kaliforniako Teknologia Institutuan eta Massachusetts Institute of Technologyn ikasi zuen. 1965etik 1968ra irakasle izan zen Kaliforniako Unibertsitatean eta 1968an Washingtonera aldatu zen. Seattleko Minbiziaren Ikerketarako Fred Hutchison Zentroko lehendakaria eta zuzendaria izan zen.
Ziklo zelularraren banaketaren geneak aurkitu zituen. Gene horien mutazioek minbizi mota batzuk sor ditzakete.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.