Lekuz kanpoko habiratze
Lekuz kanpoko habiaratzea haurdunaldian gertatzen den zailtasuna, obuluaren edo blastozistoaren garapena umetokiaren paretan gertatu beharrean, umetokiaren alboko zenbait lekutan ematen da, hala nola, falopio tropan edo douglasen zakuan. Habiaratzen honen ondorioz, zigotoaren eta amaren arteko erlazio uteroplazentarioa ez da gertatuko eta zigotoaren garapena ukatuko da. Izan ere, lekuz kanpoko habiaratzea berezko abortuen kausa nagusia izango da.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Lekuz kanpoko habiratze | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | female reproductive system disease (en) , haurdunaldia eritasuna |
Espezialitatea | midwifery (en) Ginekologia |
Sintoma(k) | tripako mina |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | mifepristone (en) eta metotrexato |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | O00, O00.9 eta O00.90 |
GNS-9-MK | 633, 633.9, 633.90 eta 633.8 |
DiseasesDB | 4089 |
MedlinePlus | 000895 |
eMedicine | 000895 |
MeSH | D011271 |
Disease Ontology ID | DOID:0060329 |
Sarrera anatomikoa
Haurdinaldian habiaratze prosezua oso garrantzitsua da enbrioaren garapenerako, horregatik habiaratze lekua egokia izatea funtsezkoa da. Normalean enbrioaren fekundazioa falopio tropen infudibuluan gertatuz gero, zigotoa falopio tronpetatik umetokira abiatzen da, han umetokiaren endometrioan inplantatzen da; umetokiaren aurreko, atzeko edo alboko paretetan.[1]
Dena den, haurdunaldi guztietan habiaratze prosezu hau ez da behar den bezala gertatzen, gure gorputzaren beste zenbait lekutan inplantatzen da enbrioa. Hau haurdunaldi ektopikoa deritzo.
Habiaratze ektopiko ohikoena falopio tropetan (haurdunaldi tubarikoa) gertatzen da,hala ere, obuluetan, umetokiaren lepoan eta barrunbe abdominalean gerta daiteke baita ere. Izan ere, ohikoenetik arraroenera honela ordenatzen dira habiaratze lekuak:[2]
- Falopio tronpen pusla.
- Itsmoa.
- Obiduktu intramurala.
- Obulua.
- Barrunbe abdominala (heste mehea, douglas-en barrunbea…).
Haurdunaldi ektopikoen luzera ez da oso handia, normalean kasu askotan berezko abortu batean bukatzen dira eta beste gutxi batzuetan, enbrioak laparoskopia baten bidez erauzten dira.
Berezko abortua arrazoi desberdinengatik gertatzen da haurdunaldi tubariko batean eta umetokitik kanpoko haurdunaldian:
- Haurdunaldi tubarikoan enbrioaren garapena dela eta, falopio tronpen paretak apurtzen dira eta enbrioia barrunbe abdominalera iristen da, odoljario handiak sortaraziz.
- Haurdunaldi abdominalaren kasuan abortu gertatzen da embrioaren nutriente falta dela eta, enbrioia umetokiaren mukosan txertatuta ez dagoenez.
Etiologia
Habiratze ektopikoa normalean ernalduta dagoen obulua falopioren tronpetatik igaro ezin duenean edo hauek zeharkatzeko zailtasunak dituenean gertatzen da. Arazao hau hainbat kausen ondorioz gertatzen da, hauek bitan banatzen dira[3]:
- Faktore tubularrak:
- Askotan falopioren tronpen hanpadura, salpingitis edo EIP, pairatu duten emakumeek haurdunaldi ektopiko bat izan dezakete.
- Anomalia kongenitoak, hipoblasiak, dietilestilbestrol-rekiko esposizioa kausatuta
- Ebakuntza ginekologikoak jasan izanak, tronpen ligadura adibidez, haurdunaldi ektopiko bat gertatzeko arriskua handiagotzen du.
- Endometriosi baten ondorioz gerta daiteke.
- Fatore obularrak:
- Lagundutako ugalketa teknikak erabiltzekotan, habiratze ektopikoa izateko arriskua dago. Hainbat enbrioien inplatazioak eta hiperestimulazio obarikoak, lekuz kanpoko haurdinaldi bat eragin dezakete.
- Blastozistoaren inplantazio goiztiarra. Hau gerta daiteke blastozistoa oso azkar handitzen denean edo morularen mintz peluzidoa arinegi galtzen denean.
Emakume askok DIU bat izanda ere, haurdun gera daitezke amaieran haurdunaldi ektopiko batean bukatzen.
Hauek lekuz kanpoko habiratzearen kausa garrantzitsuak izan arren, arrisku-faktore gehiago daude:
Berezko abortua:
- Fekundatutako obuluak kromosoma kantitate anormala daukanean.
- Uteroan agerturiko anomaliak.
- Infekzio edo lesio larri bat pairatu izanak.
- Gaixotasun batzuk pairatzea, adibidez, diabetesa edo gaixotasun autoinmuneak.
- Erretzea, alkohola edan, drogak...
Klinika
Sintomak lekuz kanpoko habiaratzeari dagokionez:[4][5]
- Metrorragia: odoljarioak kanpoko genitaletatik. Hauek eskasak eta ilunak izan ohi dira gehienetan.
- Mina behe sabelaldean eta ezker- eskuin alboetan. Hauek tronparen uzkurdurak eta pilatutako odolak eragindakoak izanen dira.
- Goragalea ere senti dezake emakumeak.
Odoljarioa gertatzen bada sintomak areagotu daitezke:
- Lipotimia edo zorabioak, galdu den odola tarteko.
- Shock egoera, odol-hodien apurtzearen ondorioz.
- Presio gogorra ondestean eta mina areagotzea abdomenaren beheko aldean.
- Mina sorbaldan; hau sabel inguruko mina hedatzearen ondorioz ematen da, izan ere, diafragma narritu daiteke.
Emakume batzuengan ez dira sintomak agertzen, eta horregatik diagnostikoa beranduago egiten da.
Sintomak berezko abortuari dagokionez:[6]
Hiru sintoma dira nagusienak: odol galerak, mina eta haurdunaldiaren produktuen kanporaketa:
- Metrorragia (odol galera), kopuru eta kolore aldakorrekoa, eta ahulezia izan dezake.
- Pubis inguruan mina edo koliko abdominalak (zenbaitetan eremu sakro-lunbarreraino hedatu daiteke): honen eragilea emakumeak dituen umetokiko uzkurdurak dira, izan ere hau fetua modu naturalean kanporatzeko modua da (erditze natural batean gertatuko litzatekeen bezala).
- Baginatik gelditzen diren zati tisular koagulatuen kanporatzea gertatu daiteke, nahiz eta ez den kasu guztietan gertatuko.
Hala ere, esan beharra dago sintoma hauek ez direla beti agertzen, emakumeak soilik hileko handia sumatzen duela maiz eta abortuaren berri, haurdinaldian agertzen den hormona baten agerpenaren ondorioz jakin dezakeela.
Diagnostikoa
Haurdunaldi ektopikoaren diagnostikoa egiteko nahikoa da zenbait sintomen agerpenarekin, hain zuzen ere, metrorragia irregularra eta abdomeneko beheko parteko mina. Dena den, gaur egun egin diren hobekuntzei esker, errazago eta lehenago diagnostikatu daitezke.
Lehenengo eta behin, haurdunaldi ektopiko batek azaltzen dituen kuadro klinikoa nahiko nabaria da honen diagnostikorako; shock hipobolemikoa eta min abdominal larria agertu ondoren, Douglasen sakuaren puntzioa eginez eta kirofanoan egindako azterketa batez, diagnostikoa konfirmatu daiteke.
Hala ere, sintomen agerpena eta kirugia baztertuz badauden beste teknika batzuk seguruagoa eta azkarragoak direnak:[7]
- Miaketa generala: anemia, horren intentsitatea eta pazientearen hemodinamikaren estabilitate gradua.
- Miaketa ginekologikoa: hipersentsibilitate abdominala, hipersentsibilitate anexiala, hantura anexial ukigarria eta uteroaren hantura txikia.
- 𝛃-HCG mailak[8]: HCG molekula, trofoblastoak sintetitzen duen molekula bat da, bi katez osatuta ( 𝛃 eta ⲁ). Haurdunaldi ektopikoaren kasuan, 𝛃-HCG maila txikiagoak dira haurdunaldi normalean baino. Honek trofoblastoak duen bolumen txikia eta pairatzen duen endekapena dela eta. Horregatik, 𝛃-HCG mailan % 65-ko gutxipena azaltzen bada seguruenik haurdunaldi ektopikoa gertatzen ari da
- Ekografia: 𝛃-HCG maila baxua denean, ekografia batekin ez da saku bitelinoa ikusten eta douglasen sakuan likidoa ikus daiteke.
- Kuldozentesia: Douglas sakuaren puntzioa edo xurgapena egiten da, baina bakarrik hemorragia intrabdominal baten susmoa dagoenean. Alde batetik, koagulatu gabeko odola ateratzen bada, horrek esan nahi du abdomenean hemorragia bai agertzen dela, baina horrek ez du zertan hemorragia haurdunaldi ektopiko baten ondorioz izan. Bestalde, ateratako likidoa argia bada, froga negatiboa izango da, hala ere, froga hau eztabaidagarria da eta horregatik bakarrik larrialdietan erabiltzen da.
- Laparoskopia: Behin froga guztiak eginda eta hauek eztabaidagarriak badira, laparoskopia teknika aproposena da haurdunaldi ektopikoaren behin-betiko diagnostikoa egiteko, eta kasu batzutan tratamendu kirugikoa ahalbidetzen du. Hala eta guztiz ere, hau azkenengo kasuetan erabiltzen da.
- Beste frogak: Kasu batzutan beste markadore kimiko batzuk erabiltzen dira, hala nola, progesterona maila eta inhibina maila aztertzea.
Tratamendua
Bi haurdunaldi ektopiko bereizten dira: konplikatua eta ez-konplikatua. Hauetan tratamendua ezberdina izango da.
Haurdunaldi ektopiko ez konplikatua
Haurdunaldi ektopiko ez konplikatuak ez dio Falopioren tronpari kalterik egiten. Hau metotrexato izeneko sendagai batekin tratatzen da, zeina azido folikoarekin batera eman behar den. Hala ere, tratamendu hau nahiko toxikoa da eta bigarren mailako efektuak sortzen ditu, hala nola: estomatitisa, gastritisa, toxikotasun hematologikoak, entzima hepatikoen kontzentrazioa handitzea...
Metotrexatoz tratatu ahal izateko zakuak 3,5 cm edo gutxiagoko tamaina izan behar du.
Beste aukerarik ez badago beste tratamendu batzuk erabili daitezke; adibidez, kirurgia plastikoa (tronpa kontserbatzeko) edo laparoskopia.
Haurdunaldi ektopiko konplikatua
Haurdunaldi ektopiko konplikatua bada, kirurgia abdominala egin behar da amaren bizitza salbatzeko.
Hauetan Falopioren tronpa eta batzuetan, obulutegia erauzten dira. Kirurgia ostean, haurdunaldi ektopikoa izan duen emakumea haurdun gera daiteke berriro. Izan ere, tronpa eta obulutegi bana geratzen zaizkio, nahiz eta beste haurdunaldi ektopiko bat edukitzeko arriskua oso handia izan.
Haurdunaldi ektopikoetan oso gutxitan ematen da erditzea (soilik haurdunaldia abdominala denean ikusi egin da) eta normalean berezko abortua gertatzen da.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Implantación: la fase más delicada y misteriosa del embarazo» Natalben (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
- «Embarazo Ectópico - Información médica en Ferato, enciclopedia de la salud en español.» www.ferato.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
- http://www.medynet.com/usuarios/jraguilar/Manual%20de%20urgencias%20y%20Emergencias/embecto.pdf
- «Embarazo ectópico (para Padres) - KidsHealth» kidshealth.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
- (Gaztelaniaz) «Embarazo ectópico - Ginecología y obstetricia» Manual MSD versión para profesionales (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
- (Gaztelaniaz) «Aborto espontáneo: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
- (Gaztelaniaz) Germany, gofeminin de GmbH, 50667 Koeln. (2012-03-19). «Embarazo ectópico o extrauterino Causas: Factores de riesgo» onmeda.es (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
- Fernández Rodríguez, Francisco; González Lucas, Norma; Sánchez Casas, Yoandra; Valera Valero, CarlosAlberto. (2003-6). «Diagnóstico del embarazo ectópico» Revista Archivo Médico de Camagüey 7 (3): 365–384. ISSN 1025-0255. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).