Lekunberri (Nafarroa Beherea)

Lekunberri Nafarroa Behereko hegoaldeko udalerri bat da, Garazi eskualdekoa, Donibane Garaziko kantonamendukoa. 1999an, 187 biztanle zituen (lekunberritarrak).

Lekunberri
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria

Bandera


Armarria

Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofiziala Lecumberry
AuzapezaJoseph Goyheneix (2008-2014)
Posta kodea64220
INSEE kodea64327
Herritarralekunberritar[1]
Kokapena
Koordenatuak43°08′06″N 1°08′35″W
Map
Azalera58,09 km2
Garaiera247 – 1.468 metro
Demografia
Biztanleria173 (2018:  3)
Dentsitatea3,03 biztanle/km²
Zahartzea[2]% 25,58
Ugalkortasuna[2] 34,9
Ekonomia
Jarduera[2]% 81,73 (2011)
Desberdintasuna[2]% 5,49 (2011)
Langabezia[2]% 0 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 69,78 (2010)
Erabilera% 40,08 (2011)

Geografia

Ingurune naturala

Udalerritik Errobiren ibaiadar batzuk igarotzen dira, hala nola, Lauribar ibaia (baita honen ibaiadarrak ere, Esteneko erreka eta Etxeberriko erreka), Anpro erreka (eta honen ibaiadarrak Uritxondoko erreka, Lapurdieko erreka, azken honetara Artekohegiko erreka eta bere ibaiadar den Maluzaharreko erreka isurtzen direlarik).

Irati ibaia ere udalerritik igarotzen da, bere ibaiadar batzuekin batera.

Okabe mendia (1.466 m), probintziako altuena dena, udalerri honetan kokaturik dago, Iratiko oihanaren eremuan.

Udalerri mugakideak

Udalerria Nafarroa Garaiarekin da mugakidea hegoaldean

Etxeak eta auzoak

  • Usanitz
  • Latartza
  • Bastida
  • Gatarre
  • Bilmoka
  • Mokorre
  • Laharraki
  • Gasnategi
  • Astakieta
  • Irati
  • Idabia
  • Egurregi
  • Arxilondo
  • Arrokate
  • Iralde
  • Malbey

Ekonomia

Udalerrian Irulegiko Arnoa ekoizten da.

Demografia

Biztanleriaren bilakaera
179318001806182118311836184118461851
469 397 447 512 550 602 616 664 630
185618611866187218761881188618911896
602 622 581 523 502 508 505 508 520
190119061911192119261931193619461954
483 472 468 394 372 376 346 428 395
196219681975198219901999200920142020
286 259 227 215 208 182 - - -

Ondasun nabarmenak

  • Forte protohistoriko bat dago Gaztelukomaldan
  • Cromlechak daude Ilarritan
  • Donamartia etxe fortifikatua XIV. mendekoa da
  • Iturraldea baserria XVII. mendekoa da, Urtso dorrea izeneko usategiaren moduan
  • Teilagorria baserria XVIII. mendekoa da
  • San Martin eliza 1867koa da

Historia

1189. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Lekunberriko herria.

Ekonomia

Ekonomia jarduera nagusiak zerbitzuak (oinarrizko zerbitzuak) eta industria (janari industria) dira. Dena dela, Lekunberriko herriak ez du nekazari izaera galdu eta langile gehienek bigarren lanbidea dute nekazaritza.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.