Leku (unitate administratiboa)
Lekua (gaztelaniaz: lugar) edo alberria, Espainiako administrazio antolakuntzan, biztanleria entitate mota bat da, udalerria baino lurralde-eremu txikiagokoa.[1] Arabako eta Nafarroako kontzejuek ez bezala,[2][3] ez dute nortasun juridikorik.
- Artikulu hau entitate administratiboari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Leku (argipena)».
Adibidez, Esteribarko udalerriak 10 kontzeju eta 17 leku ditu, Ezkirotz edo Agorreta gisa. Baztango 15 herriak, berriz, lekuak dira juridikoki.[4]
Espainiako nomenklatura
Espainiako nomenklaturan, biztanleria entitate singularrei esleitutako kategorietako bat da lekua, hots, entitateei emandako edo tradizioz onartutako kalifikazioa. 1930ean nomenklatura egiteko argitaratutako arauek honela definitzen dute lekua:
« | Herrian titulu horrekin izendatzen den eta eraikinak kale eta plaza moduan banatuak dituen populazio entitatea. Oro har, leku ("lugar") hitzak adierazten du aplikatzen den entitateak jurisdikzio-muga duela edo izan duela. | » |
1930eko martxoaren 8ko Agindua eta Instrukzioa |
Erreferentziak
- Alberri. Euskalterm, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
- 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Administrazio Lokalari buruzkoa. lexnavarra.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
- Kontzeju. Euskalterm, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
- Esarte Muniain, Pedro. Una aproximación jurídica e histórica a las Ordenanzas del valle de Baztán. Nabarralde, 2009ko abuztuak 14, nabarralde.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.