Lekaroz
Lekaroz[1][oh 1] Nafarroa Garaiko iparraldeko lekua da, Baztango udalerrian dagoena. Hiru auzo ditu: Aroztegia, Uharte eta Oharriz. 2022 hasieran, 285 biztanle zituen.[2]
Lekaroz | |
---|---|
Euskal Herria | |
Lekaroz herriaren ikuspegi orokorra. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Baztan |
Administrazioa | |
Posta kodea | 31795 |
Herritarra | lekaroztar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°08′46″N 1°32′23″W |
Demografia | |
Biztanleria | 215 (2020: −6) |
Biztanleria
1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2000 | 2010 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
807 | 808 | 701 | 539 | 424 | 345 | 347 | 341 | 302 |
Ekonomia
Bestak eta ospakizunak
Lekarozko bestak abuztuaren 24an ospatzen dira, San Bartolomeetan.[6]
Ondarea
- Kaputxinotarren Aholku Onaren ikastetxea edo Lekarozko ikastetxea, 1888an sortua.
- XVI. mendeko Aroztegia jauregia.
- XVIII. mende hasierako Oharriztarren jauregia.
- Perurena baserria.
- San Martzial ermita.
Lekaroztar ezagunak
- Agustin Jauregi (1711-1784), militar eta politikaria, Peruko erregeordea izana.
- Lino Plaza (1939-2009), arkitektoa eta errugbilaria. Madrilgo Club de Rugby Arquitectura taldean jokatzen hasi zen, eta gero entrenatzaile, hautatzaile eta sustatzaile ere izan zen.
- María Jesús Perurena Santesteban (1940-2012), irakaslea, EAJ eta EAko politikaria, udal zinegotzia, Senaturako hautagaia eta euskara eta euskal kultura eragilea.[7][8][9][10]
- Juan María Amiano (1947-), futbolari profesional ohia. 1970etik 1981ra, Espanyol, UD Salamanca eta Real Sociedaden aritu zen.
- Xarre Bidegain Danboriena, AEBko San Frantziskon paperik gabeko ume etorkinen irakaslea.[11]
- Julen Arburua, 2018an eta 2019an Ordiziako Ardi Latxen Gazta Txapelketako txapelduna Kortariko bordako "Infernuko Gasna" markarekin.[4][12][13]
Lekarozko ikastetxea
Lekarozko ikastetxeak garrantzi handia izan zuen euskararen eta euskalgintzaren historian. Bertako ikasle ohi batzuk, bai Euskal Herrikoak, bai beste herrialde batzuetakoak, nabarmendu ziren arlo ezberdinetan. Besteak beste, aipagarriak dira: Jesus Aizpun eta Jesus Maria de Leizaola politikariak, Jorge Oteiza eskultorea, Nicanor Zabaleta eta Aita Donostia musikariak, Pedro Miguel Etxenike fisikaria, Karmelo Balda pilotaria, Zaldua, Jones eta Glaría futbolariak, Martin Berasategi sukaldaria, Xabier Euzkitze bertsolaria, Patxi Ondarra, Damaso Intza, Andrés Espinosa…[14]
Aroztegia proiektu urbanistikoa eta aurkako protestak
Palacio de Aroztegia egitasmoak 228 etxebizitzako bizigune berria sortu nahi du Lekarozen. 750 biztanle inguruko bizigunea hain zuzen, 2017an 322 biztanle zituen herri batean. Horrekin batera golf zelaia eta hotela ere bai. Hasieratik sortu ziren kontrako erantzunak herrian: Aroztegia eta gero zer? Plataforma, Sustrai Eraikuntzak, eskualdeko hainbat alkate, herri-kontsulta, 900 sinadura...[15] Plataformak hainbat elkarretaratze eta ekimen antolatu ditu herri kontsulta eskatuz, Aroztegiko lurrak kudeatzen dituen Konpentsazio Batzordeak obrak publikoki esleitzeko prozedura prentsaren bidez jasotzeagatik, epaitegi auziak konpondu gabe daudenean eta abar. [16] [17][18] [19]
Argazki galeria
- Lekarozko ikastetxearen eraikin berriak eta errugbi zelaia.
- San Bartolome eliza
- Txiki Polita frontoia
- Balkoia
- Etxe tipikoa
Oharrak
- Lekauz bertako hizkeran
- Herriguneko, Aroztegiko, Uharteko eta Oharrizko biztanleen batura.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- Nomenclátor. Relación detallada de las entidades y núcleos de Población. nastat.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
- «Lekarozko kanpusa enpresak hartzeko prestatua dago» https://erran.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-18).
- «Kortariko 'Infernuko gasna' irabazle Espainiako gazta lehiaketan» https://erran.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-31).
- Elkoroberezibar Beloki, Mikel. «Infernuko urrezko gazta» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
- «Lekarozko bestak abuztuaren 23tik 27ra bitarte» https://erran.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-31).
- «Doneztebe/Santesteban - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
- «Fotos glosadas (14)» Iñaki Anasagasti (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
- (Gaztelaniaz) (pdf) Juntas electorales provinciales: Candidaturas presentadas para las elecciones al Congreso de los Diputados y Senado convocadas por Real Decreto 2057/1982 de 27 de agosto.. .
- Perurena Santesteban, Maria Jesus. «Euskara irakaskuntzan azken 23 urteotan Doneztebe eta Malerrekan» (pdf) Euskaltzaindia.
- ««Nire ahotsa aurkitzeko utzi nuen herria»» https://erran.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-01).
- «Ordiziako Gazta Lehiaketa irabazi duen artzainik gazteena bihurtu da Julen Arburua, 8.750 euroan enkantean saldutako gazta batekin» www.euskadi.eus 2018-09-06 (Noiz kontsultatua: 2019-09-11).
- (Gaztelaniaz) «Lekarozko Kortaria, Ordiziako gazta txapelketan nagusi. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2019-09-11).
- «Lekarozko kolegioaren historia bildu du Fermin Goñi idazleak» https://erran.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-01).
- «Lekarozko Aroztegiako proiektuaz - Erran.eus» erran.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-01).
- (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2016-03-30). «Aroztegia eta gero zer? busca que el 10% del censo apoye la consulta popular en Baztan» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
- (Gaztelaniaz) «'Aroztegia eta gero zer?' hace un llamamiento a participar en las movilizaciones» El Diario Vasco 2020-02-16 (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
- Anbustegi, Fernando, Ondikol, Juan Mari. (2019). «Aroztegia... eta gero zer? clama contra el proyecto urbanístico.» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
- «"Nafarroan ez dago aroztegiak besteko inpaktu ekologikoa duenik"» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Lekarozko orrialdea Baztango webgunean (Gaztelaniaz)
- Arostegia jauregia / Palacio de Jaureguia
- Arostegia... eta gero zer plataformaren webgunea
- Lekaroz, Baztan argazki bilduma