Lekamaña
Lekamaña (azentua bigarren silaban) Arabako herria da, Amurrioko udalerrikoa. 1976 arte Lezama udalerriaren zati izan zen. Aiarako Kuadrillakoa da eta N-625 errepidean dago Amurrio eta Urduña artean (bietatik 5 minutura). Lekamañako hirigintza bertatik igarotzen den eta herria bitan banatzen duen trenbidearen inguruan egituratzen da: goiko auzoa eta beheko auzoa.
Lekamaña | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Amurrio |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°01′18″N 2°59′48″W |
Demografia |
Garaiera: 427 m.
Larre berde eta zabalez inguratuta, Lekamaña San Migel elizaren inguruan dago eta Gorobel mendilerroaren (Sierra Salvada) ikuspegi zoragarriez gozatzen du.
Arabako Amurrio udalerriaren mende dago administratiboki.
Lekamañara iristeko, desbideratze txiki bat egin dezakegu Amurrio eta Urduña lotzen dituen A-625 errepidean, Saratxo igaro eta gutxira. Era berean, herri txiki horretara iristeko, paseo atsegina eman dezakegu Arbieto eta herrixka hori lotzen zituen bide zaharrean barrena. Bide hori Urduñako La Muera aisialdi-guneko alde altutik igarotzen da.
Lekamañak irailean ospatzen ditu San Migelen omenezko jaiak.
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
28 | 27 | 27 | 28 | 28 | 29 | 33 | 32 |
2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 32 biztanle ditu.
2021eko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 40 biztanle ditu.
Garraioa
Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ondasun nabarmenak
- San Migel eliza
Bibliografia
- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |