Lekaixoka bertso-eskola
Lekaixoka bertso-eskola Aretxabaletako bertso-eskola da. 2013an sortu zen eta bertso eskolak emateaz gain herriko ospakizun ugaritan hartzen du parte[1].
Historia
Lekaixoa izenak "irrintzia" edo "oihua" esan nahi du[2]. 2013ko irailaren 12an sortu zen Miren Amuriza bertsolaria irakasle eta dinamizatzaile zuela[3]. 2014an Xabi Igoa aramaioarrak hartu zion erreleboa[4]. 2018an hiru talde zituen adinaren arabera sailkatuak. Haurren irakaslea Haizea Arana zen, gazteena Martin Berrizbeitia eta helduena Ane Zuazubiskar[5].
Itxialdiaren garaian klaseak telematikoki ematen jarraitu zuten, beraz bertso-eskolaren jarduna ez zen eten[6].
Jarduenak
Herriko ospakizun gehienetan hartzen dute parte Lekaixoka bertso-eskolako kideek, dela jaietan, dela omenaldietan... Horretaz gain kultur ekintza ugari antolatzen dituzte; bertso emanaldiak eta bertso musikatuak esate baterako[7].
Deba ibarrean eta inguruko eskualdetan jokatu izan diren txapelketatan ere aritu izan dira[8] eta Lekaixokako gazteek maila ona eman izan dute Gipuzkoako Eskolartekoan ere[9].
Aretxabaletan urtean jaiotzen diren haurrei bertsoak egiten dizkiete eta liburu formatuan banatzen dizkiete familiei. Elkartearen sorreratik bertatik egin izan den ekintza arrakastatsua izaten da[10].
Erreferentziak
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Lekaixoka bertso-eskola sortu dute Aratxabaletan - Prentsa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-19).
- «Lekaixo ondo dotoreek girotu dute arratsaldea - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-19).
- «Lekaixoka bertso-eskola sortu dute Aratxabaletan» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-19).
- «Xabi Igoa izango da dinamizatzaile berria Lekaixokako helduenen taldean -» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-19).
- «Bertso eskolak gogotsu ekin dio ikasturteari - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-19).
- «Udaberriko bertso saioa Lekaixokaren eskutik - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-19).
- «Bertsoz musikatu dute Otala Zelai - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-19).
- «Lekaixoka bertso eskolako hiru kide Martxoan Bertsoa lehiaketan izango dira - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-19).
- «Haizea Arana eskoriatzarrak lortu du Gipuzkoako Eskolarteko finalerako txartela - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-19).
- «Pozik jaso dute bertso liburua 2017an jaiotako umeen familiek - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-19).