Leize (espeleologia)
Leizea [1], halaber leize-zuloa, osina edo troka, bertikaltasun handiko haitzuloa da. Lurrazalean daudenak, kareharrian eragindako karst higadura prozesu baten bidez edo barrunbe baten sabaiaren hondoratzeagatik sortu ohi dira. Kasu horretan lur azalean sortzen den depresio edo sakonuneari dolina deritzo.
Urpekoak ere izan daitezke, itsas hobi sakonak kasu.
Erreferentzia
- «Leize». Euskaltzaindiaren Hiztegia.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.