Leitzaldea
Leitzaldea ([leits̻alðea]) Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen eskualdea da, Iruñeko merindadean. Gaur egun, 7.500 biztanle inguru dauka, Leitza izanda herri nagusia eta eskualdeari izena ematen diona.
Leitzaldea | |
---|---|
Euskal Herria | |
Araitz bailararen ikuspegia. | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerriak | Araitz, Arano, Areso, Betelu, Goizueta, Larraun, Leitza eta Lekunberri |
Herri handiena | Leitza |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°04′25″N 1°55′21″W |
Azalera | 358,4 km² |
Demografia | |
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² |
Geografia
Eskualde mugakideak ditu iparraldean Oarsoaldea eta Bortziri, hegoaldean Sakana, ekialdean Malerreka eta Ultzamaldea eta mendebaldean Buruntzaldea eta Tolosaldea.
Ingurune naturalari dagokionez, Aralarko Malloak dira Leitzaldeko ikur nagusietakoa. Hidrografikoki, Araxes ibaiak zeharkatzen du zonaldea ipar-mendebalderantz, eta Tolosaldean bat egiten du Oria ibaiarekin.
Udalerriak
Euskara
Oso eskualde euskalduna izateaz gain, aberatsa da zinez euskalkiei dagokienez. Izan ere, Koldo Zuazo hizkuntzalariak hiru eremu desberdintzen ditu: Erdialdeko euskara edo gipuzkerarena, non Araitz, Betelu eta Areso kokatzen baititu, nafarrerarena Goizuetarekin eta tarteko hizkerena Larraun eta Lekunberrirekin.
Kultura
Patxi Zabaleta idazle leitzarra 1986an sartu zen Euskaltzaindian kide moduan. Aipagarria da halaber Patziku Perurena idazle goizuetarra.
8 urte geroago, 1994an sortu zuten Berri Txarrak musika taldea Lekunberrin, Gorka Urbizuk eta orduko kideek. 2019an agur esan zuen taldeak, Euskal Herriak inoiz eman duen ezagunenetarikoa.
Bestela, Julio Soto gorritiarra bihurtu zen 2010ean Nafarroako bertsolari txapelduna, aurrerantzean beste 4 aldiz errepikatu zuena.
Kirola
Jende ezaguna eman eta ematen du eskualdeak, kirol arloan batik bat. Aipatzekoak dira, besteak beste, Iñaki Perurena eta Mieltxo Saralegi harrijasotzaileak. Perurenak historiako markarik hoberenetarikoak lortu zituen.
Pilotari bikainak eman ditu eskualdeak, halaber: Aimar Olaizola historiako inoizko onenen artean dago, tituluei dagokienez bakarrik Julian Retegik gainditzen duelarik. Abel Barriola eta Oinatz Bengoetxea ere txapeldunen artean daude.
Jose Maria Bakero futbolariak Real Sociedad eta FC Barcelonan jokatu zuen. Azken talde honekin Europako Kopa irabazi zuen 1992an.
Garraioak
1995ean ireki zuten Leitzarango autobia edo A-15a, Andoain eta Irurtzun lotzen dituena, Gipuzkoa eta Nafarroa. Azken finean, Donostia eta Iruñea.
Eraikitzeko proiektuak eztabaida eta negoziazio luzeak ekarri zituen, talde ekologistekin. ETAk berak indarkeria ekintzak egin zituen proiektuaren aurka aurreko urteetan.
Leitzaldetar ezagunak
- Migel Olasagarre (1886, Intza - 1986, Iruñea), euskal idazlea eta fraidea.
- Manuel Lasarte (1927, Leitza - 2012, Aretxabaleta), bertsolaria.
- Juan Gorriti (1942, Oderitz), artzaina, eskultorea, zurgina eta margolaria.
- Patxi Astibia (1943, Leitza), haizkolaria.
- Patxi Zabaleta (1947, Leitza), politikari abertzalea, abokatua eta idazlea.
- Jose Martin Martinikorena (1954, Errazkin), esku huskako pilotaria.
- Dionisio Txoperena (1954, Goizueta - 2006, Petaluma, Kalifornia), artzaina eta AEBetako telefonia mugikorreko iragarki-kanpaina batean parte hartzeagatik ospetsua egin zen.
- Manolo Arozena (19??, Goizueta), bertsolaria.
- Iñaki Perurena (1956, Leitza), harri-jasotzailea, aktorea, olerkaria, bertsolaria, eskultorea eta historiazalea.
- Josetxo Lizartza (1956, Leitza), kazetaria eta telebista aurkezlea.
- Xanti Bakero (1958, Goizueta), futbolaria.
- Patziku Perurena (1959, Goizueta), euskal idazlea eta pentsalaria.
- Juan Miguel Soroa (1960, Uitzi), esku huskako pilotaria.
- Ladislao Galartza Etaio (1960, Baraibar), esku huskako pilotaria.
- Jose Maria Bakero (1963, Goizueta), futbolaria eta entrenatzailea.
- Mieltxo Saralegi (1968, Leitza), harri-jasotzailea.
- Mikel Elizegi (1969, Goizueta), telebista aurkezlea.
- Itziar Alduntzin (197?, Leitza), irrati esataria.
- Asier Olaizola (1975, Goizueta), esku huskako pilotaria.
- Urko Aristi (1977, Ibarra), kazetaria eta telebista aurkezlea.
- Gorka Urbizu (1977, Lekunberri), Berri Txarrak musika taldeko abeslaria eta gitarra-jotzailea.
- Abel Barriola (1978, Leitza), esku huskako pilotaria.
- Aimar Olaizola (1979, Goizueta), esku huskako pilotaria.
- Oinatz Bengoetxea (1984, Leitza), esku huskako pilotaria.
- Mikel Nieve (1984, Leitza), errepideko txirrindularia.
- Julio Soto (1987, Gorriti), bertsolaria.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |