Leitrim konderria
Leitrim konderria, County Leitrim edo Contae Liatroma Irlandako iparraldean dago, Connachteko probintziaren barruan. 1.588 km2-ko azalera dauka eta 2011an 31.798 biztanle zituen. Hiriburu eta hiri nagusia Carrick-on-Shannon/Cora Droma Rúisc da.
Leitrim konderria | |||
---|---|---|---|
County Leitrim Contae Liatroma | |||
Island of Ireland location map Leitrim.svg | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Carrick-on-Shannon 53°56′49″N 8°5′24″W | ||
Azalera | 1.588 | ||
Mugakideak | Sligoko konderria, Cavan konderria, Fermanagheko konderria, Donegalgo konderria, Roscommoneko konderria, Longfordeko konderria eta Ipar Irlanda | ||
Administrazioa | |||
Legebiltzarra | legislative body of Leitrim County Council (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 31.798 (2011) | ||
Dentsitatea | 20 bizt/km² | ||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | ikusi
| ||
leitrimcoco.ie |
Populaziorik txikiena duen konderria da eta ondorioz Dáil Éireannerako (Irlandako parlamentua) hauteskundeetan iparraldeak Sligorekin batera osatzen du barrutia eta hegoaldeak Roscommonekin batera.
Geografia
Natura
Ipar-mendebaldean menditsua bada ere hego-ekialdea nahiko laua da. Bi eremu hauek Allen aintzirak banatzen ditu. Aintzira gehiago ere baditu, ezagunenak Melvin eta Gill Kostaldea baduen arren oso motza da, 2'5 kilometroko luzera baino ez.
Herriak
- Carrick-on-Shannon/Cora Droma Rúisc (3.163), hiriburua
- Manorhamilton/Cluainín (1.158)
- Drumshanbo/Droim Sean Bhoth (1.061)
- Ballinamore/Béal an Átha Móir (805)
- Dromahair/Droim Dhá Thiar (748)
Historia
Erdi Aroan Breifne Erresuma osatu zuen Cavaneko konderriarekin batera. O'Rourke familia zen bertan nagusi. XIII mendean normandiarrak jabetu ziren erresumaz eta 1620an lurrak Villiers eta Hamilton familien esku gelditu ziren. Hauen asmoa eremua ingeles kolonoez betetzea bazen ere ez zuten horretarako gaitasunik izan. Ordurako Leitrimeko konderria eraturik zegoen, 1565ean hain zuzen ere.
XIX mendearen hasieran lihoaren ehungintza mekanizatu zenean langabezia eta miseria ekarri zituen eta berehala Gosete Handia etorri zen. Populazioa 155.000tik 112.000ra jeitsi zen 1840eko hamarkadan. Hurrengo mende eta erdian populazioak beherantz jo zuen, 1901ean 69.000, 1951ean 41.000 eta lurra jo zuen 1996an 25.057 biztanle izatera iritsi baitzen. Gaur egun nekazaritza bultzatzen ari dira eta orain populazio hazkuntza nabarmenetakoa duen konderria da.
Ondasun nabarmenak
- Parke's gaztelua
- Lough Rynn gazteluaren aztarnak
- Allen aintzira
Pertsona ezagunak
- Thomas Heazle Parke (1857-1893), Afrikaren esploratzailea
- Seán Mac Diarmada (1883-1916), iraultzailea, Pazko matxinadako buruetako bat
- Patrick McGoohan (1922-2009), aktorea
Iruditegia
- Andre Mariaren eliza (Carrick-on-Shannonen)
- Lough Rynn gazteluaren aztarnak
- Leitrimeko konderriko paisaia