Leiriako gaztelua
Leiriako gaztelua (portugesez: Castelo de Leiria) Portugalgo Leiria hiriko gaztelua da. Urtero 70.000 turistatik gora jasotzen ditu.
Leiriako gaztelua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Portugal |
Portugalgo barrutia | Leiria |
Portugalgo hiria | Leiria |
Freguesia | Leiría, Pousos, Barreira e Cortes |
Koordenatuak | 39°44′49″N 8°48′36″W |
Arkitektura | |
Estiloa | Erdi Aroko arkitektura |
Ondarea | |
Geografia
Lis ibaiaren gainean dagoen muino batean kokaturik dago eta hiria azpialdean zabaltzen da.
Historia
1135ean Afonso Henrikesek Leiria konkistatu zuen. Dena dela, 1142an foruak eskuratu zituen arte mairu eta kristauen artean eskuz esku ibili zen. Afonso eta haren seme Antsok harresiak altxatu eta Leiriako gaztelua eraiki zuten. XIII eta XIV artean zitadela eraiki zen. XIV mendean Joanes I.ak erregearen jauregia eraiki zuen zitadelaren barnean.
XIX mendearen hasieran tropa frantsesek kalte handiak eragin zituzten Leirian. Gaztelua egoera kaskarrean gelditu zen eta utzikeriari aurre egiteko 1898an Liga dos Amigos do Castelo taldeak gaztelua aztertu eta berriztatze proiektu bat aurkeztu zuen. Monumentu Nazionala izendatu zuten 1910 urtean eta 1921 eta 1934 artean lan ugari egin zen. 1990. hamarkadan ere egin ziren lan berriak.