Leiria
Leiria (portugesez lɐjˈɾi.ɐ ahoskatua) Portugalgo Kostaldeko Pinhal azpieskualdeko izen bereko Leiria barrutian dagoen hiri bat da. 2011ko erroldaren arabera 126.879 biztanle zituen.
Leiria | |||
---|---|---|---|
Portugalgo hiria | |||
Hiria eta Leiriako gazteluaren ikuspegia. Irudi gehiago | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Portugal | ||
Probintzia | Beira Litoral | ||
Alkatea | Raul Miguel de Castro (Alderdi Sozialista) | ||
Izen ofiziala | Leiria | ||
Posta kodea | 2400–2420 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 39°44′35″N 8°48′25″W | ||
Azalera | 565 km² | ||
Mugakideak | Pombal (en) , Ourém (en) , Marinha Grande (en) , Alcobaça, Porto de Mós (en) eta Batalha | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 126.897 (2011) | ||
Dentsitatea | 224,56 bizt/km² | ||
Herritarra | leiriar | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1142 edota 1195 | ||
Telefono aurrizkia | 244 | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Hiri senidetuak | Setúbal, Halton (en) , São Paulo, Tokushima, Rheine, Maringá, Saint-Maur-des-Fossés, Olivenza, São Filipe (en) , Tongling eta Nampula | ||
http://www.cm-leiria.pt/ www.cm-leiria.pt |
Historia
Leiriako lehen populatzailea Turduli Oppidani leinu zeltiarra izan zen, Lusitanoen taldekoa. Collippo izena eman zioten eta erromatarrek konkistatzerakoan izena mantendu zuten.
414 urtean sueboek okupatu zuten eta 585 urtean Leovigildok bisigodoen erresuman sartu zuen. Ondoren mairuek eskuratu zuten eta azkenik 1135ean Afonso Henrikesek konkistatu zuen kristauentzat. Dena dela, 1142an foruak eskuratu zituen arte mairu eta kristauen artean eskuz esku ibili zen. Afonso eta haren seme Antsok harresiak altxatu eta Leiriako gaztelua eraiki zuten.
Erdi Aroan garrantzia handia hartu zuen eta Portugalgo Gorteak ere bildu izan ziren bertan. XIV Dinis I.ak egoitza ezarri zuen bertan, izan ere denboraldi luzeak igarotzen baitzituen bertan, eta pinuak landatzeko agindua ere eman zuen. Pinudi horietako egurra erabili zen Portugalgo XV eta XVI mendeetako espediziotako itsasuntziak egiteko. Manuel I.ak hiri izendatu zuen eta XVI mendean Leiriako katedrala eraiki zen.
Napoleondar gerratan 1808an eta 1811an kalte handiak jasan zituen, nagusiki 1811ko sute handian.
XX mendean hiri industria asko garatu da.
Auzoak
Leiriako udalerriak (concelho) 29 auzo (freguesía) ditu:
|
|
|
Klima
Datu klimatikoak (Leiria) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 14.5 | 15.9 | 18.2 | 19.2 | 21.4 | 24.8 | 27.5 | 27.8 | 26.2 | 22.1 | 18.0 | 15.1 | 20.8 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 8.1 | 9.2 | 10.4 | 11.5 | 13.3 | 15.9 | 17.9 | 18.1 | 17.3 | 14.6 | 11.5 | 9.5 | 13.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.4 | 1.2 | 2.9 | 5.5 | 6.9 | 10.3 | 13.1 | 13.8 | 10.7 | 8.0 | 3.9 | 2.4 | 6.6 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 96.8 | 90.2 | 51.2 | 64.7 | 55.6 | 17.2 | 6.1 | 6.8 | 28.5 | 79.8 | 107.1 | 121.8 | 725.8 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) | 13.3 | 13 | 10.4 | 12.7 | 9.5 | 4.8 | 1.9 | 2.5 | 5.8 | 11 | 12.2 | 14.9 | 112 |
Iturria: Instituto de Meteorologia[1] |
Demografia
Demografiaren bilakaera[2] | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1801 | 1849 | 1900 | 1930 | 1960 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 | |||||||||||
37.930 | 29.803 | 54.422 | 55.234 | 82.988 | 96.517 | 102.762 | 119.847 | 126.879 |
Ondarea
- Leiriako gaztelua
- Leiriako katedrala.
- Dr. Magalhães Pessoa estadioa
Iruditegia
- Hiria Leiriako gaztelutik ikusita.
- Nossa Senhora da Encarnação eliza.
- Dr. Magalhães Pessoa estadioa.
Herri eta hiri senidetuak
Erreferentziak
- Leiria - Instituto de Meteorologia, 1971-2000
- (Portugesez) UMA POPULAÇÃO QUE SE URBANIZA. .
Kanpo estekak
- Leiriako udal webgunea (Portugesez)