Leire Urbeltz
Leire Urbeltz Munuce (Iruñea, Nafarroa, 1985eko ekainaren 4a) Iruñean jaiotako euskal ilustratzailea da, haur eta gazte Literaturako hainbat liburu ilustratu dituen arren, bestelako ilustrazio lanak ere egiten ditu, esaterako, kartelgintzan, 2021eko Durangoko azokaren kasuan bezala, baita ere, horma irudiak, azkenetarikoa Txantrea Iruñeko auzoan egindakoa 2021ean edota ilustrazioak.[1]
Leire Urbeltz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1985eko ekainaren 4a (38 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea |
Parte-hartzailea
|
Leire Urbeltzek eta Jaione Inda nafarrek euskal diasporaren espiritua Nevadako horma-irudi erraldoi batean islatu dute. 2023ko urriaren 30ean inauguratu zen hiri erdian dagoen murala; 125 metro luze eta 5 metro altu da.[2]
Ibilbide Profesionala
Ikasketak
Lehenengo, Arte Ederretako ikasketak egin zituen Euskal Herriko unibertsitatean (EHU); Margolaritza alorrean, hain zuzen. Ikasketa hauek bukatutakoan, Ikus-entzunezko Komunikazio Teknikei buruzko ikastaro bat egin zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. EHUn, ikerketa eta sorkuntza masterrak ere burutu zituen 2011n; baita i con i eskolan ere. Azken hau, haurrengan zentratutako ilustrazioei begira (2013).[3] Ikasketak bukatu baino lehen editorialen munduan murgildu zen baina urte horietan emandako krisiak ez zion alor honetan zentratzerik utzi. [4]
Beka ugari eskuratu ditu: besteak beste, BilboArte Fundazioak eta Galtzagorri Elkarteak Marraz(i)Oak topaketetan parte-hartzeko emandakoak eta Pekingo Manga Art Studioren beka.
Hastapenak literaturan
Haur eta gazte literaturan bere lehen hastapenak Yolanda Arrieta idazlearen eskutik eman zituen, Galtzagorri Elkartea-ren bitartez; eta , Amarunen Alamandrea izan zen, hain zuzen ere, elkarrekin sortu zuten lehenengo lana. Orduz geroztik, beste euskal idazleen testuak ere ilustratu ditu: Castillo Suarez (Ebelina Mandarina), Joxe Martin Elexpuru (Laminen sekretua) eta Itziar Madina (Arritxu eta Mago Zurien Anaiadia) idazleenak, esaterako.
Berak gutxienez zortzi liburu argitaratu ditu Euskal Haur eta Gazte Literaturari dagokionean. Eta, bestelako lanak ere egin ditu; hala nola, Almanakak eta Sancho el Sabio liburutegia-ren 50. Urteurrenerako erakusketaren katalogoa.
Erakusketak eta muralak
Liburuak argitaratzeaz aparte, erakusketak ere egin ditu, esaterako, Canvas Galerietan. Bilbao Arte Fundazioak antolatutakoetan, eta, "Aldi baterako nago hemen / Yo soy una temporera aquí/ I'm temporary here" erakusketa Iruñean besteak beste (ondorengo atal batean zehatzago agertzen da). Baina azken aldi honetan, 2020etik aurrera horma irudietan zenbait lan burutu izan ditu.
Bestelako lanak
Horrez gain, irakasle lanak ere egiten ditu, Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasle elkartua bezala. Izan ere, tailer eta ikastaroak eskaintzen ditu. Bestalde, Uharteko (Nafarroa) Arte Garaikideko Zentroko hezkuntza ekintzen diseinuaren arduradun taldearen parte izan dela 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetan zehar.[5] Baita ere, 2016an, San Ferminetako kartel lehiaketan epai-mahaian parte hartu zuen. [6]
Estiloa
Bere burua ez du esparru zehatz batean kokatzen, ez arte garaikidean, ez ilustrazioan.[7] Haren estiloa, ilustrazio garatua edo hedatua bezala definitzen du. Ilustrazioaren maila formal edo kontzeptualaren mugekin esperimentatzen baitu, berak erabiltzen duen lengoaia propioa kuestionatuz. Mundu baztertuen eta zurrunbilotsuan zentratzen ditu bere gaiak gehienbat. Baita ere, lanetan kolore bizien eta anitzen erabilera oso nabaria da. Bere gaiak historian eman diren gertakizunetan oinarritzen da, esterako emakume tenporeretan, “las chicanas fronterizas” edota kontra kultura garaiko abeslarietan zentratuz 60 eta 70.eko hamarkadetan eman zirenak. Gainera, idazten dituen gogoetetan azaltzen du bere emozio eta oroimenetan zentratzen hasia dela. [8] Garatu duen estiloa Austineko kultur musikalean inspiratu izan da, aipaturiko 60 eta 70.eko kontrakultura gaur egun han bizirik jarraitzen duelako, urte batez egon zen honen inguruan ikertzen. [4]
Honen adibidea, Borderland, obraren zati batean bezala, obra honetan ikusten da, gai nagusia, "Malinche" emakumeen inguruan. Kasu honetan, Amerikako konkistaren testuinguruan kokatzen da. Garai horretako emakume indigenak abiapuntu harturik. "Malinche" hitzak, atzerriko kultura nahiago zuena berea propioa baino zen. Bestetik, Malincheak ere beste zentzu batean ikusten dira, biktima eta bizirik suertatu dena bezala, herriagatik salduak izan direnak. [9]
Orokorrean, haren interbentzio artistikoak ilustrazioaren bitartez garatzen ditu, bai muralak, kartelak, estrukturak edota ilustrazioen bitartaztez. Askotan ikusten da nola feminitatean eta emakumezkoen lanean zentratzen dela, esaterako Emakume Tenporeren kasuan edota Ninfeo obran, emakumeak erlazionatzen ziren gune eta momentuak abiapuntuz hartuz.
Ilustrazio Hedatua
Nahiz eta oraindikan oso argi ez izan zertan datza, segurtasun falta batek sorrarazi dio artistari ilustrazio hedatuan murgiltzea eta esperimentatzea. Kezka hau gaur egungo arte merkatuan bere lekua ez duelako argi ikusten, ez ilustrazioan, ez arte garaikidean. Gaur egun artista batek arteaz bizitzeko ahalbideratzen dituzten zailtasunak, dena kuestionatzera eraman du. Haren ilustrazioek hartzen duten euskarria, izan liburua edo instalazio batean jasoa aurkitzen da baina berak papera bera garrantzia hartzea bilatzen du. Berarentzat objektu artistikoa paper bera da, han marraztu dituen forma eta koloreekin.[4] Artistak ikuslearengan erreakzio eta sentsazio gehiago sortaraztea bilatzen baitu. Baina argi dauka euskarria marrazkia eta instalazio artistikoen bidea izan behar duela. Oreka hori lortu ahal izateko, bitartekaritzaren bitartez lortzen du. Haren, ikerketak, sormenean suertatzen zaizkion zalantzatan transmititzen duen ideia da. [7]
Proiektuak
Azken urte hauetan zehar, proiektu ugari burutu izan ditu esaterako, 2020an burutu zuena, Siziliako lurraldera hurbiltzea helburu zuena. Sizilia bera asimilazio kulturaleko espazio bat bezala ulertuta. Abiapuntu bezala, Ulises herioaren kondaira batean oinarritzen da, Messina itsasartean hiltzeko zorian egon zen unean, agertzen diren emakumezko itsas monstruoen feminitatean zentratzen da. Bere emozio eta oroimenekin nahasiz. Azkenean, esandakoa eta kultura budistan oinarritutako irudiak inspirazio bilakaturik, barne oreka batera helduz. [8]
2019.urtean, Arriquibar eraikineko fatxadan bere obra Bordelanden zati bat ipini zuen, Malinche-ri egokitzen zitzaiona. Malinche lana 2017an burutu zuen Seuleko Nanji egoitzan egon eta gero. [10]
2018an, Del Bosintang al puppy face, proiektua garatu zuen, Bilbaoarte fundazioa eta Seuleko Sema Nanji Residency-aren artean egindako “ikasle-trukearen” ondorioz, (2018), marrazketa instalazio baten bitartez. Proiektu honen izena, Bosintang, ekialdeko kulturan txakur zopa kontsumitzeari egiten dio erreferentzia, gai honek ekartzen duen eztabaidarekin. Ikusarazi nahi digu, mendebalde eta ekialdeko desberdintasun kulturalak, instagrameko selfien bitartez eta txakur zoparen artean.[11]
2017an, Bordeland, proiektua martxan jarri zuen, honetan, marrazketa eta instalazioaren arteko obra osatu zuen. Obra hau paper pikatuarekin, egin zuen zeinetan, gaur egun eta azken hamarkadan ematen ari diren gizarte gatazkan dauka oinarria, Amerikako Estatu Batuak eta Mexikoko mugen artean garatu den gatazka.[12]
Programak
2020an, “9 soles” programan parte hartu zuen, honetan, Alexandra Baures-en eskutik komisariatuta. Ninfeo izeneko obra osatu zuen. Nafarroako museoko terrazan esku hartzeko aukera izan zuen. Beirate horietan, 2018an Hego Koreako komun batzuetan bizi izandako esperientzia abiapuntua izanik obra garatuko zuen. Kontuan harturik Nafarroako museoan burutzen zuela esku hartzea, ondare artistiko eta arkeologikoaren arteko lotura egin zuen. Emakumea protagonistatzat hartuz. Pompaelo garaiko emakumeak erlazionatzeko gunea zenez, beiratean islatu zuen. Azkenean egindako lana, Ninfeo izeneko liburu batean bildu zuen. [13]
2018, an “ikasle-truke” programa batean parte hartu zuen zeinetan Seuleko Sema Nanji, egoitzan Bosintang al Puppy face obra garatu zuen.
Sariak
- Arte Gaztearen Topaketak saria irabazi zuen, Arte plastikoen alorrean, 2015.urtean, Far East Folk Tales (Ekialde urruneko herri ipuinak) lanarengatik. [14]
- 2016. urtean, Arte plastiko, ikus-entzunezkoak eta berrikuntza arloko proiektuen laguntzak lortu zituen. [15]
- 2017. urtean, "Becas leonardo a investigadores y creadores culturales". [16]
Erakusketak
Hainbat erakusketa egin ditu.[17]
- 2012 — Nobody Knows. Leire Urbeltz.. Bilboarte Fundazioa , Bilbo.[18] Erakusketa kolektiboa
- 2013 — Plants that are not green. Leire Urbeltz Erakusketa., , 2013ko irailaren 7tik irailaren 27ra '. Bilboarte Fundazioa , Bilbo.[19] Bakarko erakusketa.
- 2013 — No me sé en si / Ez naizen hortan. Leire Urbeltz., Canvas Galeria , 2013ko azaroaren 15etik abenduaren 18ra, Iruñea.[20] Erakusketa honetan, ikusi ahal izan ziren paperan eta eskulturan burutu zituen obra multzoa, zeinetan ekialdeko eragina nabaria da. [21]
- 2013 — Canvas-Paris. Leire Urbeltz., . Canvas Galeria , 2013ko irailaren 8tik urriaren 9ra, Iruñea.[22] Erakusketa kolektiboa
- 2014 — Me gusta. Leire Urbeltz., Erakusketa kolektiboa. Canvas Galeria , 2014ko apirilaren 14tik maiatzaren 10ra, Iruñea.[23]
- 2015 — Ilustratzailearen txokoa: Leire Urbeltz., Aiete Kultur Etxea , 2015ko ekainaren 17tik irailaren 13ra, Donostia. Aiete kultura zentroan haren ilustrazioak, grabatuak, Collage.ak, ilustraturiko liburuak, zirriborroak edota beraren lanaren inguruko ikus-entzunezko materiala ikusgai egon zen. [26]
- 2016 — I am Temporary here/ Aldi baterako nago hemen/ Yo soy una temporera aquí Iruñeko Zitadela martxoaren 23an egin zuen erakusketa “pabellón mixtoan”, ilustrazio hedatuan zentratuz, Errumaniar emakume imigranteak temporera lanetan aritutakoak abiapuntuz hartuz. [27] Bakarko erakusketa.
- 2017 — Borderland. Tabakalera zentroan eta Huarteko Arte Garaikideko Zentroan[28]. Bakarkako erakusketa.
- Urten honetako otsailean Texas-e Sixties women magical mystery tour egin zuen. Bakarkako erakusketa.
- Emakumea eta bere karga. 2017ko urritik, 2018ko otsailara bitarte. Estatu Batuetan burututako lana. Zeinetan Nafarroako unibertsitateko museoan horma irudia erakusketa horren parte izan zela beste artista batzuenarekin bat. [29] Erakusketa kolektiboa.
- 2018 — Shifting Surfaces erakusketa kolektiboa Seul-en.[30] Bakarkako erakusketa.
- 2019 — Azkuna zentroan udako hilabeteetan, Borderland obraren zati bat, hiru ilustrazioz osatutako erakusketa izan zen, eraikinaren fatxadan ikusgai egon zirenak.[10] Bakarkako erakusketa.
- Imaginarios. Abuztutik Irailera. Liburu editorialei eginiko omenaldia, Pamiela edo Txalaparta besteak beste, Iruñeko Ziutadelan egin zela, zeinetan 40 artistek parte hartu zuten. Erakusketa kolektiboa.[31]
- Uholdeak erakusketan parte hartu zuen. 6 artista Nafarrek parte hartu zuten ohien artean Leire Urbeltz aurkitzen zena. Maria Ozcoidik komisariatuta. [32] Erakusketa kolektiboa.
- 2020— Ninfeo. Uztailean "9 soles" programaren eskutik. Erakusketa kolektiboa.
- 2021—La naturaleza de la Distracción. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sario eraikinean maiatzeko hilabetean zehar erakusketa egin zuen ekainara arte. Erakusketa horretan hasiera batean Sizilian ematen den asimilazio kulturalaren inguruan garatzen ari zen lanaren inguruan izan behar zen baina obra garatzen ari zenean Covid19ak eragindako krisiak, mundu mailako osasun krisian jarri zuen arreta. Haren oroitzapenetan nabigatzeari ekin zion horren ondorioz, bidai intimo baten emaitza izan zen, erakutsitako obrak, beharrezko etxeratzearen ondorioz. Bere obran birpentsatzea eragin ziona. [33] Bakarkako erakusketa.
- Irudizko San Ferminak. Uztailaren 2tik irailaren 12ra arte. Ziutadelan "Pabellon Mixtoan". Iruñeko Udalak antolatuta hainbat artistek San Ferminen inguruan eginiko obrak jasotzen ditu. [34] Erakusketa kolektiboa.
Muralak
Haren hastapenak muralgintzan beka baten ondorioz izan ziren Estatu Batuetara joateko aukera izan zuen eta han bilatu gabe Mexikoko hiria erreferente bilakatu zen. Handik aurrera garatzen joan da. Berarentzat horma irudiak espazioa eraldatzeko baliabidea ikusten du, artea eta arkitektura amankomunean jarriz. Baita ere, zenbait institutuetan ikasleen kooperazioarekin muralak burutu ditu esaterako, Eunate DBH edota Gloria de Larrainzar Zubiriko eskolan auzolanaren bitartez. [4]
- 2019. Obra bat Bilboko Azkuna Zentroko fatxadan.[35]
- Urte honetan, baita ere, Karlismoaren museoan interbentzio bat burutu zuen, zeinetan gerra karlisten errepresentazioa egin du bere ikuspuntu imaginariotik abiatuta. "Otros reinos de lo irreal" izenburua jarriz. [4]
- 2020. Iruñeko Etxabakoitz herriko frontoian, jatorri desberdinetako jendeak islatzen dituen 'Rainbowland' murala margotu zuen.[36] Iruñeko udalatxeak enkargataturik egin zuen eta mural hau egiteko kontuan izan zuen etxabakoitzen egoera eta bizi diren biztanleak, nolabait herritarrak errepresentatzea bilatzen zuen. [4]
- 2021. Txantrea auzoko eraikin baten fatxadan egindako murala, haur literatura eta ilustrazioaren jaialdiaren lehenengo edfizioan egindakoa, “Brif, bruf, braf,” ipuinan inspiratuta.[37]
Lanak
Haur eta Gazte Literatura[38]
- Arritxu eta mago zurien anaiadia. Itziar Madina, Leire Urbeltz (2009, Txalaparta)
- Ebelina Mandarina. Castillo Suarez, Leire Urbeltz (2010, Erein)
- Itzalpetik. Yolanda Arrieta, Leire Urbeltz (2010, Erein)
- Laminen sekretua. Juan Martin Elexpuru, Leire Urbeltz (2010, Elkar)
- El camino de los Vientos/ Noraizea. Antonio J. Flores Valcarcel, Leire Urbeltz. (2013, Fundación Bilbaoarte)[39]
- Hari single bat. Idoia Garzes, Leire Urbeltz. (2019, Erein)[40]
- Hiru gara, baina niri bost !. Enara Garmendia, Leire Urbeltz (2021, Txalaparta)[41]
Helduen Literatura
- Amaraunen amalandrea. Yolanda Arrieta, Leire Urbeltz (2009, Gero-Mensajero)
Kartelgintza
- 2021ean 56. Durangoko Azokaren kartela diseinatu zuen Desipuindegia izenekoa.[42]
- 2022an, Otsaileko hilabetean "Cientificas Ilustradas", kartelan parte hartu du, hilabete bakoitzean argitaratu behar diren kartelen artean haietako bat Leire Urbeltz egina da. 2022 urte osoa iraun behar du Sinai-ko proiektu hau. [43]
Erreferentziak
- «Leire Urbeltz | Tabakalera - Donostia / San Sebastián» www.tabakalera.eu (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- (Gaztelaniaz) Irujo, Xabier. (2023-11-06). «Dos jóvenes navarras pintan un mural sobre la diáspora vasca en Nevada» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- (Gaztelaniaz) «Leire Urbeltz» Dirección General de Cultura - Institución Príncipe de Viana (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- ILUSTRACION EXPANDIDA / LEIRE URBELTZ. (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- Ilustratzailearen txokoa: Leire Urbeltz. .
- Press, Europa. (2016-04-05). «Ya se conocen los ocho carteles finalistas de San Fermín 2016» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
- Tubia, Iker. ««Ilustrazio hedatua zer den ez dakit oraindik»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
- (Gaztelaniaz) Un atlas de ilustración expandida. (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
- (Gaztelaniaz) Las partes de la Malinche. (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
- (Gaztelaniaz) Las partes de la Malinche. (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
- (Gaztelaniaz) Del Bosintang al Puppy Face. (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
- (Gaztelaniaz) «Borderland | Leire Urbeltz Munuce» ARTEINFORMADO 20190925 (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
- (Gaztelaniaz) NINFEO. (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
- (Gaztelaniaz) ARTEINFORMADO. (20150216). «Encuentros de Arte Joven, Certamen, feb 2015» ARTEINFORMADO (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
- (Gaztelaniaz) ARTEINFORMADO. (20180124). «Ayudas a proyectos de artes plásticas, visuales e innovación - 2016, Beca, abr 2016» ARTEINFORMADO (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
- (Gaztelaniaz) ARTEINFORMADO. (20170301). «Becas Leonardo a Investigadores y Creadores Culturales 2017, Beca, mar 2017» ARTEINFORMADO (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
- Leire Urbeltz – Uholdeak. (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- (Gaztelaniaz) Nobody knows Leire Urbeltz (2012) | BilbaoArte. (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- (Gaztelaniaz) Septiembre, 12; General, 2013; Ilustración. «Exposición de Leire Urbeltz» euskalirudigileak.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- (Gaztelaniaz) admin. “No me sé en si / Ez naizen hortan”. Leire Urbeltz | Canvas. (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- (Gaztelaniaz) Un atlas de ilustración expandida. (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- ISBN https://es.linkedin.com/in/leire-urbeltz-4a1b7a22..
- (Gaztelaniaz) admin. Leire Urbeltz | Canvas. (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- (Gaztelaniaz) Pamplona, DN es. (2014-09-04). «Leire Urbeltz realizará un mural con acompañamientomusical» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- (Gaztelaniaz) http://www.interesa.es,+interesa es. (2014-11-13). «Inauguración Festival Inmediaciones 2014 - Actividades, Actualidad» Histórico (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- (Gaztelaniaz) Vasco, Diario. (2015-06-17). «Exposición: Leire Urbeltz» agenda.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
- (Gaztelaniaz) «Leire Urbeltz presenta en la Ciudadela una exposición que quiere expandir los límites de la ilustración y que gira sobre el trabajo de las mujeres temporeras en el campo» La guia de Pamplona - 2016-02-26 (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
- (Gaztelaniaz) Borderland – ESTANCIAS EGONALDIAK. (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- (Gaztelaniaz) «Yo, la peor de todas» Dirección General de Cultura - Institución Príncipe de Viana (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- (Gaztelaniaz) Leire Urbeltz en Seúl | Landarte. (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- (Gaztelaniaz) «Cuatro décadas de ilustración navarra es la propuesta de la exposición ‘IMAGINARIOS’, desde hoy en el Pabellón de Mixtos de La Ciudadela» Ayuntamiento de Pamplona (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- (Gaztelaniaz) Edición 2019-2020 – A la mesa – Uholdeak. (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «Leire Urbeltz vuelca en el arte sus inquietudes en torno a la crisis humanitaria» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
- (Gaztelaniaz) Atenea. (2021-05-20). Hasta el 12 Sept./ Exposición: Sanfermines imaginados. (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- Berria. «Leire Urbeltz artistaren obra bat ipini dute Azkuna Zentroko fatxadan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- «Leire Urbeltz: 'Muraleko koloreek dibertsitatea islatzen dute'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- (Gaztelaniaz) .
- Leire Urbeltzen bibliografia. .
- (Gaztelaniaz) El camino de los vientos//Noraizea. (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- «Galtzagorri Elkartea» www.galtzagorri.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- (Gaztelaniaz) www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Txalaparta.eus • Libros que cambian personas que cambian el mundo» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
- «Leire Urbeltzen "desipuindegia", aurtengo Azokako kartela» durangokoazoka.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-07).
- (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «"Científicas Ilustradas", un proyecto que rinde homenaje a las mujeres científicas e investigadoras del SINAI» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
Kanpo estekak
- Un atlas de ilustración expandida, para situar un relato derramado
- (Gaztelaniaz) Destino Sudamérica: vuela hacia un continente mágico
- Behance: Leire Urbeltz
- Euskal Irudigileak: El Balanzín (11)
- Galtzagorri Elkartea
- Elkarrizketa Berria egunkarian. 2020.02.18. Iker Turbiak
- Leire Urbeltz. Facebook
- Elkarrizketa: Mundu birtualetik espazio fisikorako jauzia islatu nahi nuen Anboto, 2021.12.03