Leire Narbaiza

Leire Narbaiza Arizmendi (Eibar, 1968ko apirilaren 5a) euskara irakasle,[1] euskalgintzako militante, feminista, blogari eta hedabideetako iritzi-emailea da.

Leire Narbaiza

Bizitza
JaiotzaEibar, 1968ko apirilaren 5a (55 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaEibar
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkatedraduna, iritzi-kazetaria eta blogaria

Euskara irakaslea ofizioz, "Kalamuatik Txargainera" blogeko idazlea da Narbaiza, eta beste zenbait hedabidetan ere argitaratzen ditu iritziak, adibidez Argian, Gipuzkoako Hitzan eta Eibar aldizkarian. Youtuben euskara-irakaspenak umorez ematen dituen Marimaistra pertsonaia sortu du, Goienarekin batera.

Euskalgintzako hainbat elkarte eta ekimenetan parte hartu izan du, besteak beste Eibar.org, Badihardugu eta Eta Kitto elkarteetan.

Errekonozimenduak

  • 2022: Omenaldia Eibarreko Sagardo egunean. [2]

Erreferentziak

  1. «Ahotsak | Eibarko euskara» www.eibarko-euskara.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-05).
  2. «Leire Narbaiza: “Topa egin dezagun euskararen alde: Eibarren euskara indartzeko, erabiltzeko… eta gure alde”» etakitto.eus 2022-09-30 (Noiz kontsultatua: 2022-10-01).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.