Leioako geltokia
Leioa Bilboko metroaren 1. lineari dagokion lurgaineko geltokia da, Leioako Udondo auzoan kokatuta dagoena. 1995ko azaroaren 11n ireki zen eta 2. tarifa-gunean dago.
Leioa | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Iturriondo kalea, 1; 48940 | |||||||
Udalerria | Leioa, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Kodea | LEI | |||||||
Gunea | 2. gunea | |||||||
Irekiera | 1995ko azaroaren 11 | |||||||
Bidaiariak | 1.020.099 (2016)[1] | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Aldageltokia | ||||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 2 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea Bizkaiko Garraio Partzuergoa | |||||||
Eragilea | Metro Bilbao | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
Metroa | L1Etxebarri - Plentzia | |||||||
Bizkaibus | A2161 Bizkaia Zubia - EHU A3472 Getxo - Gurutzeta (Areetatik) | |||||||
Leioabus | A2171 Txorierri - Bizkaia Zubia |
Geltokia kaleko kotan dago, trenbidea beheko mailan dagoen bitartean. Nasetara heltzeko eskailera zein igogailuak erabil daitezke. Geltokiaren ondoan Bizkaiko Garraio Partzuergoaren disuasio-aparkalekua eta autobus geralekuak daude.
2015eko maiatzaren 6tik doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da geltokian, WifiNova enpresaren [TUWI] Metro sarearen bitartez.[2]
Sarbideak
Geltokiak sarbide bakarra du, kaleko kotan. Geltokiko bestibuluan nasetara heltzeko eskailera zein igogailuak daude.
- Iturriondo kalea, 1
Disuasio-aparkalekua
Bizkaiko Garraio Partzuergoak disuasio-aparkalekua dauka geltokian. Autoa bertan utzi eta garraio publikoa erabiliz, hobaridun tarifa eskaitzen zaio bezeroari, hurrengo baldintzapenen barruan: bezeroak Creditrans sistemako garraio publikoren bat erabili behar du, autoa Bilboko metroko zerbitzu ordutegiaren barruan besterik ez da aparkatuta egongo, eta autoak ezin izango du 24 ordu baino gehiago aparkatuta egon.
Tarifak
Aurrean azaldutako baldintzak betetzen dituenarentzako, egun osorako aparkaldiak 0,70€ko kostua edukiko du.[3]
Trukatzailea
Geltokia trukatzaile bihurtuko da, Leioako tranbia martxan jartzen denean. Tranbia lineak, lehenengo fasean, geltokia eta Euskal Herriko Unibertsitateak Leioan daukan campusa lotuko ditu. Bigarren fasean, tranbiak Bilboko itsasadarra zeharkatu eta Ezkerraldean dagoen Urbinagako geltokiraino helduko da. Lehenengo fasearen eraikuntza dagoeneko hasita dago, geltokiaren ondoan kotxera eta tailerrak eraikitzen ari baitira.
Lotuneak
Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus eta Leioabus zerbitzuak hornitzen dituzten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:
0008 Iturriondo (Metro Leioa) | ||||
Leioabus | A2171 | GETXO Bizkaia Zubia | LEIOA Lehendakari Aguirre Plaza 2 (Udondo) - Kandelazubieta 10 - Kandelazubieta (Avanzada) - Mendibile 2 - Ikea 8 (L M Upeltegiak) - Elexalde - Iparraguirre (Mulligans) - Euzko Gudariak (Gazte gunea - Skate park) - Euzko Gudariak (Mercedarias Ikastetxea, Pinosolo Kirolgunea) - Ondiz (Baseliza, Probalekua) - Txorierri Auzoa (Nagusien Etxea) | LEIOA Txorierri Auzoa (Autobus geltokia) |
Bizkaibus | A3472 | GETXO Bizkaia Zubia | LEIOA Udondo - Luis Bilbao Libano - Donibane (Kontserbatorioa) - Santimami (Eroski) - BARAKALDO La Florida 7 - Landeta (Bekoa) - Lutxana (Eliza) - Andikollano (Anbulatorioa) | BARAKALDO Gurutzetako Ospitalea (Balejo) |
0027 Iturriondo (Metro Leioa) | ||||
Leioabus | A2171 | LEIOA Txorierri Auzoa (Autobus geltokia) | LEIOA Langileria 18 (Txopoeta Auzoa) - Langileria 92 (Metro Lamiako) - GETXO Amaia (Areetako Anbulatorioa) - Santa Ana etorbidea (Ibaiondo taldea) - Eduardo Coste 5 | GETXO Bizkaia Zubia |
Bizkaibus | A3472 | BARAKALDO Gurutzetako Ospitalea (Balejo) | LEIOA Langileria (Txopoeta) - Lamiako (Metro geltokia) - Amaia 29 (Anbulatorioa) - Santa Ana - GETXO Eduardo Coste | GETXO Bizkaia Zubia |
Erreferentziak
- Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2016ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» (Noiz kontsultatua: 2017-08-15).
- Metro Bilbao. «Metro Bilbaoko 10 geltokik WIFI sarbidea dute dagoeneko» (Noiz kontsultatua: 2015-05-07).
- Metro Bilbao. «Aparkalekuak» (Noiz kontsultatua: 2013-07-21).