Leioa Kirol Elkartea

Leioa Kirol Elkartea Leioako futbol taldea da. 1925ean sortua, 2014tik aurrera Bigarren B mailan jokatzen du.

Leioa Kirol Elkartea
Datuak
Motafutbol-kluba
HerrialdeaEspainia
LigaHirugarren Federazioa
EstadioaSarriena: Leioa
43.33389°N 2.98611°W / 43.33389; -2.98611
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1925
Koloreak         
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
S.D. Leioako lehen taldea Hirugarren mailako liga partida batean.
S.D. Leioako lehen taldea Hirugarren mailako liga partida batean.

Historia

1925 urtean sortu zuten Sociedad Deportiva Lejona izenarekin. Amberesen, 1920ko Udako Olinpiar Jokoetan, zilarrezko domina lortu zuen Espainiar selekzioan baziren bi jokalari aurrez Leioan arituak zirenak, Félix Sesumaga (Bartzelonan ari zena) eta Sabino Bilbao (Athleticekoa), biak ere Lamiako auzokoak. 1942 eta 1944 urteetan Valencia CF taldearekin lehen mailako Pichichi izan zen Edmundo Suárez "Mundo" ere Leioan jokaturikoa zen. Taldea hamarkada horietan Bizkaiko txapelketetan aritu zen baina diru arazoen erruz 1950ean desagertu egin zen. Talde honek kamiseta granate eta urdina erabiltzen zuen eta praka beltzak.

1974an birsotu egin zuten Leioa Kirol Elkartea izenarekin. Bartzelonari eskutitza bidali zioten lagunta eskatuz et tale kataluniarrak bere ekipazio osoa bidali zien. Ibilbide guztia erregional maila desberdinetan egin ondoren 2008an hirugarren mailara igotzea lortu zuen eta 2014an Bigarren B mailara iritsi zen. Denboraldirik onena 2016-17 izan zuen, 5. postua lortu baitzuen, igoera play-offak jokatzetik puntu bakarrera geldituz.

2021ean Hirugarren mailara jaitsi zen. Lehenengo denboraldian Espainiako Futbol Federazioaren Kopako finalerdiak jokatu zituen, baina CD Guijuelok 1-2 garaitu zuen.

Datuak

Sarrienan 2017. urtean.

2023-24 barne:

Ibilbidea

Denboraldia # Maila Emaitza Kopa
2004-055Bizkaiko Ohorezko Maila6.a
2005-065Bizkaiko Ohorezko Maila13.a
2006-075Bizkaiko Ohorezko Maila4.a
2007-085Bizkaiko Ohorezko Maila1.a
2008-094Hirugarren Maila11.a
2009-104Hirugarren Maila16.a
2010-114Hirugarren Maila9.a
2011-124Hirugarren Maila8.a
2012-134Hirugarren Maila4.a
2013-144Hirugarren Maila1.a
2014-153Bigarren B maila15.a3. itzulia
2015-163Bigarren B maila16.a
2016-173Bigarren B Maila5.a
2017-183Bigarren B maila10.a2. itzulia
2018-193Bigarren B maila7.a
2019-203Bigarren B maila15.a1. itzulia
2020-213Bigarren B maila11.a/8.a1. itzulia
2021-2253. maila RFEF9.a1. itzulia
2022-2353. maila RFEF3.a
2023-2453. maila RFEF

Palmaresa

Jokalari ezagunak

Lehen taldea denboraldika

Leioa 2014-2015

Leioa 2015-2016

Leioa 2016-2017

Leioa 2017-2018

Leioa 2018-2019

Leioa 2019-2020

Leioa 2020-2021

Leioako Emakumeak

Leioako Emakumeak
LigaEuskal Liga
2022-236.a
Webguneawww.sdleioa.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Leioak emakumezkoen taldea eratu zuen 2000 urtean Sondika KE taldean aritutako jokalariekin. 2002an Euskal Liga irabazi ondoren Superligara igo zen. Dena den Urte horretan Athletic-ek bere babesean hartu zuen, eta talde bilbotarraren izenean lau liga irabazi zituen jarraian.

Gaur egun Leioako Emakumeak izenarekin talde propioa dauka eta Euskal Ligan jokatzen ari da.

UrteaMailaPostua
2014-15Euskal Liga2.a
2015-162. maila13.a
2016-17Euskal Liga5.a
2017-18Euskal Liga4.a
2018-19Euskal Liga3.a
2019-20Euskal Liga5.a
2020-21Euskal Liga6.a
2021-22Euskal Liga5.a
2022-23Euskal Liga6.a

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.