Leihorra etxea
Leihorra etxea Lapurdiko Ziburu udalerrian dagoen etxe bat da. 1995tik aurrera Lapurdiko monumentu historikoen zerrendan sailkatua dago.[1]
Leihorra etxea | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Ziburu |
Koordenatuak | 43°23′16″N 1°40′23″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1926 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Joseph Hiriart |
Estiloa | Art Décoa |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00084560 |
Kontaktua | |
Helbidea | 1, impasse Muskoa eta rue du Docteur-Micé |
Webgune ofiziala | |
Gaur egun museoa da. Eraikinaren barnealdea ikusteko bisita gidatuak antolatzen dira, baina ezin liteke argazkirik atera.
Kokalekua
Micé doktorearen karrikaeren 1. zenbakia eta Muskoa karrika itsuaren artean dago.
Historia
1926an eraiki zen. Joseph Hiriart arkitektoak bere nahiera eraiki zuen, Caroline Signoret etxekoandre alarguna bere amaginarreba baitzen. 1926 eta 1929 bitarte eraiki zen. Lorategiak hiru terraza ditu eta behekoenean pilotaleku bat dago. Barruan oso dekorazio aberatsa du eta Art Déco estiloaren adierazlea da: Eduouard Cazaux zeramikagilearen mosaikoak, Schwartz eta Polleraten budin lanak, Jacque Gruberren bitrinak, Paul Daumen kristalezko zoruak (bainugelan), Prouren altzariak. Lorategian zikoin baten eskultura dago, Yvonne Serruys artistarena.
Eraikina
Art Déco estiloko eraikin bikaina da.
Erreferentziak
Ikus gainera
- Lapurdiko monumentu historikoak
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Lapurdi |
- (Frantsesez) (Ingelesez) Lehiorra etxearen webgunea