Leiho

Leihoa bao edo zulo bat da, horma, ate, teilatu edo ibilgailu batean dagoena, zeinak uzten duen argia pasatzen eta, itxita edo zigilatuta ez badago, baita airea eta hotsa ere. Horrez gain, leihoa deritzo bao hori ixten duten elementuen multzoari ere.

Artikulu hau arkitektura-elementuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Leiho (argipena)».
Leiho bat, beirazko itxiturarekin, kanpoan kontraleihok era landareak dituena.

Leiho handiari, bereziki kanpoko hormetakoa bada, leihate deitzen zaio; txikiari, berriz, leihatila. Mendebaldeko euskaran, "leiho" esan izan zaio bao txiki beirarik gabeari, eta leiho modernoari, berriz, "bentana".[1][2]

Ezaugarriak

Leihoa, espazio bat argiztazeko edota aireztatzeko asmoz, horman ezartzen den arkitektura-elementua da. Lurretik gora neurri batera egiten den irekigunea ixten edo irekitzen duen orria edo orrri multzoa da.

Leiho batek betetzen duen eginkizun nagusietako bat aireztapena da, gelaren barruko aldea kanpoaldearekin komunikatu ahal izateko. Argi dago bizileku batean kanpoaldearekiko esposizioa ezin dela irekia izan eguraldi arrazoiengatik, beraz, itxiera sistema beharrezkoa dela. Hala ere, itxiturarako balio izan arren leihoak ezin dute bere alderdi funtzionala galdu: argiztapena. Argia pasatzen uzteko, beirazkoak izan ohi dira. XXI. Mendearen aurretik desabantaila asko zeuden, gehiegizko beroa edota argitasuna. XXI. Mendearen hasieran beirak isolatzaile modura izandako errendimendua ikusita, eragozpen hauek konpondu direla esan daiteke.

Eragozpen horiek arintzeko, pertsianak edo antzeko elementuak erabili izan ohi dira, isolamendua hobetzen laguntzeko bereziki diseinatutako beira isolatzaileak ere erabiltzen baitira. Azken batean, leihoaren beste funtzio bat kanpoaldea ikusi ahal izatea da. Oso ohikoa izaten da Kanpokaldera begiratzean barrualdean gertatzen dena kanpotik ez ikusteko moduan egin ahal izateko, gainazal islatzailea duten beirak erabiltzen dira; Argiztapen baldintza jakin batzuetan oso isolatzaile gaitasun handiko ispiluekin lortzea posible izaten da. Baldintza hauek aldatu egiten direnez, alderantzizko efektua sor dezake. Adibidez, espioi-ispiluak deiturikoak daude. Ispilu hauek kristalaren aurpegiko irudiak arinago islatzen dute. Aurpegi ilunagoetan ikusleak beste aldean gertatzen dena kristaletik ikus dezake. Bestalde, argiztapen baldintzak aldatzean, bi aldeen atzean dagoena ikusteko aukera ematen dute, nahiz eta zailtasun batzuk izan bi aldeetako islapenagatik.

Leihoen sailkapena

Leihoak maneiatzeko eraren arabera honela sailkatzen dira:

  • Irristakorra, kristala gida horizontaletan errodamenduekin irristatzen dira
  • Tolesgrria, leihoaren orriak alboetan, zein goian edo behean izan ditzaketen bisagren bidez, alde batera edo bestera jiratzen dira. Bisagra motaren arabera bi aldetara ere jira daitezke.
  • Gilotina-leihoa, gida bertikaletan egiten badute eta kristalak gora edo behera egiten badu. Leiho mota hau arriskutsutzat jotzen da eta ez da instalatu behar, istripu hilgarriak gerta baitaitezke.
  • Leiho pibotagarria, ardatz horizontal edo bertikal baten inguruan biratzen dutenean, markoen erdialdean.
  • Ardatz aldagarriko leihoa, bere herrajeek mugimendu oszilatua ahalbideratzen badute, azpiko ardatz batekiko edota kulunkatua
  • Leiho kulunkari parpaleloa, bere herrajeek mugimendu oszilatua ahalbideratzen badute, azpiko ardatz batekiko edota kristala modu irristakorrean mugitzea ahalbideratzen badu
  • Leiho finkoa, kristalak mugitu ezin direnean.

Erreferentziak

  1. "Durangaldeko zaharrek ‘leiho’ eta ‘bentana’ bereizten zituzten: leihoak txikiak, estuak, kristalgabeak ziren eta bentanak, berriz, handiak, zabalak, kristal eta guzti". Elkarrizketa Joseba Sarrionandiarekin 'Ahotsenea'.
  2. Leixo. eibarko-euskara.eus (Noiz kontsultatua: 2023-6-19).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.