Leigh Hunt
James Henry Leigh Hunt (Londres, 1784ko urriaren 19a - ibidem, 1859ko abuztuaren 28a) ingeles kazetari, kritikari, saiakeragile, itzultzaile eta olerkaria izan zen.
Leigh Hunt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | James Henry Leigh Hunt |
Jaiotza | Southgate, 1784ko urriaren 19a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Britainia Handiko Erresuma 1801eko urtarrilaren 1a) |
Heriotza | Putney (en) , 1859ko abuztuaren 28a (74 urte) |
Hobiratze lekua | Kensal Greengo hilerria |
Familia | |
Aita | Isaac Hunt |
Ama | Mary Shewell |
Ezkontidea(k) | Marianne Kent Hunt (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Christ's Hospital (en) |
Hizkuntzak | ingelesa italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, poeta, autobiografialaria, literatura-kritikaria, itzultzailea eta idazlea |
|
Txikitan Thomas Gray eta William Collinsen mireslea izan zen eta bere bertsoak imitatu zituen. 1801ean argitaratu zituen bere lehen olerkiak, Juvenilia izenburupean. Egunkarietarako ere idatzi zuen, eta 1807an antzerki-kritikako liburu bat idatzi zuen.
The Examiner printzipio erradikalen egunkari intelektualaren sortzaileetako bat izan zen. Bi urte eman zituen espetxean printze erregeordea kritikatzeagatik. Lord Byron, Thomas Moore, Lord Henry Brougham, eta Charles Lambek espetxean bisitatu zuten. Ondoren, beste hiru egunkari argitaratu zituen: The Reflector, The Indicator eta The Companion.
Hampstead taldearen nukleoa izan zen, "Hunten zirkulua" deitua izan zena. Charles Lamb eta William Hazlitt ere taldean zeuden. John Keats, Percy Bysshe Shelley, Robert Browning eta Alfred Tennyson ezagutarazi zituen.
Keats eta Shelleyrekin adiskidetu zen. 1821ean Italiara joan zen Shelleyren iradokizunez. Hunt Italiara iritsi eta astebetera, Shelley hil egin zen.
1825ean, Hunt Ingalaterrara itzuli zen, eta finantza-zailtasun handiekin argitaratzen jarraitu zuen.
Lanak
- The Round Table (1814-1817)
- Story of Rimini (1816)
- Foliage (1818)
- Hero and Leander (1819)
- Bacchus and Ariadne (1819)
- Amyntas, A Tale of the Woods (1820), Torquato Tassoren Amintaren itzulpena.
- The Seer, or Common-Places refreshed (2 pts., 1840–1841)
- Three of the Canterbury Tales in The Poems of Geoffrey Chaucer modernized (1841)
- Stories from the Italian Poets (1846)
- Bildumak: One Hundred Romances of Real Life (1843)
- Selections from Beaumont and Fletcher (1855)
- The Book of the Sonnet (Boston, 1867), S Adams Leerekin batera.