Leialtasun uharteak
Leialtasun uharteak[1] (frantsesez: Îles Loyauté) Kaledonia Berriaren menpean dagoen Ozeano Bareko uhartedia da.
Leialtasun uharteak | |
---|---|
Bertako izena | Îles Loyauté |
Geografia | |
Kokapena | Ozeano Barea |
Uharte nagusiak | Lifou uhartea, Maré uhartea, Tiga uhartea, Ouvéa uhartea, Mouli uhartea eta Faiava uhartea |
Azalera | 1.981 km2 |
Politika | |
Herrialdea | Frantzia |
Itsasoz haraindiko lurraldea | Kaledonia Berria |
Hiri populatuena | Wé |
Gizartea | |
Biztanleria | 17.436 (2009) |
Biztanleria duen sei uharte (Lifou uhartea, Maré uhartea, Tiga uhartea, Ouvéa uhartea, Mouli uhartea eta Faiava uhartea) eta beste hainbat uhartetxo ditu. Hiru udalerritan banaturik dago:
- Lifou (Lifou uhartea, Tiga uhartea eta zenbait uhartetxo)
- Maré (Maré uhartea eta Dudun uhartea)
- Ouvéa (Ouvéa uhartea, Mouli uhartea, Faiava uhartea eta zenbait uhartetxo)
Walpole uhartea geografikoki Leialtasun uharteetako bat izanda ere, Île des Pins udalerriaren barnean dago.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia. .
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.